Juan Díaz de Garayo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoña''' ([[Egilatz]], [[Donemiliaga]], [[1821]]eko [[urriaren 16]]a - [[Gasteiz]], [[1881]]eko [[maiatzaren 11]]a), izengoitiz '''''Sakamantekas''''' eta '''''Zurrumbón''''' deitua, [[XIX. mende]]ko [[serieko hiltzaile]] [[araba]]rra izan zen.
 
[[1870]] eta [[1879]] bitartean, 13 eta 55 urte arteko sei emakume bortxatu eta hil zituen, horietatik lau [[prostituta]]k. Biktima batzuk mutilatu zituen. Horrez gain, zapuztutako hainbat hilketa ahalegin egotzi zioten. [[1880]]an atxilotu zuten eta [[heriotza zigor]]ra jarri zioten. [[Gasteiz]]ko Sutaustegi Zaharreko presondegian [[garrote]]z hil zuten. Sakamantekas berehala oso famatu egin zen eta, geroztik, haurrak beldurtzeko kontatzen diren istorioetako protagonista da. Haren bizitza eleberri eta filmera (''Cuerda de presos'') eramana izan da.
7. lerroa:
Juan Diaz de Garaio [[Egilatz]]en jaio zen [[1821]]eko urriaren 16an. [[Arabako Lautada]]ko hainbat herritan jardun zuen laborari eta morroi lanetan: [[Agurain]], [[Alaiza]], [[Izartza]], [[Okariz]] eta [[Añua]]n.<ref name="irazustabarrena">{{erreferentzia|izena= Nagore |abizena= Irazustabarrena |izenburua=Ihesi: Balloko haitzetan gora, Sakamantekasen beldur |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2032/ihesi-balloko-haitzetan-gora-sakamantekasen-beldur/juan-diaz-de-garaio-nekazari-eta-psicokiller |sartze-data=2018-06-09 | aldizkaria=Argia astekaria, Creative Commons [https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu_ES Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported] lizentzia}}</ref>
 
[[1870]]eko udaberrian burutu zuen lehen hilketa. [[Prostituta]] zahar bat izan zen biktima eta [[estrangulazio]]z hilestrangulatu ondoren, gorpua bortxatu eta labanaz sabela ireki zion. Hurrengo urteko udaberrian, gauza bera egin zuen beste adineko prostituta batekin. Hurrengo bi krimenak [[1872]]ko abuztuan izan ziren, elkarren segidan. Hirugarrena 13 urteko neskatoa izan zen, eta laugarrena berriro ere prostituta, baina aurrekoak baino gazteagoa. [[1873]] eta [[1874]]an bi saiakera egin omen zituen baina, kasu hauetan, biktimek -beste prostituta bat eta eskale bat- ihes egitea lortu zuten.<ref name="irazustabarrena"></ref>
 
Urte batzuk pasatu ziren Diaz de Garaiok bere helburu makurra berriro lortu arte. Ofizialki behintzat. Izan ere, badira leporatu zitzaizkion baino hilketa gehiago egin zituela pentsatzen dutenak. Lau aldiz ezkondu zen Garaio eta hiru aldiz alargundu. Emazteak erraztasun harrigarriz hil zitzaizkion, baina ez zuen inork frogatu ahal izan heriotza horietan senarrak zerikusi zuzenik izan zuenik. [[1878]] eta [[1879]]an, berriro, Sakamantekasen bi saiakerak alferrikakoak izan ziren, baina urte horretako irailean bosgarrena erori zen eta handik bi egunera seigarren eta azkena. Biak inguruko nekazari gazte eta sasoikoak ziren eta hauekin Garaiok bere [[sadismo]]a muturrera eraman zuen gorpuak mutilatuz.<ref name="irazustabarrena"></ref>
13. lerroa:
Ordurako Arabako Lautadan beldurra errotuta zegoen eta Sakamantekasen mitoak Arabako lurrak gainditu zituen berehala. Hiltzailea bilatzeko ahaleginak ere gero eta handiagoak ziren. Baina azkenean kasualitateak eraman zuen Diaz de Garaio justiziaren aurrera. Egilaztarra baserri berri batean sartu zen morroi eta inoiz ikusi ez zuen haur batek hatzarekin seinalatu eta ''“Hori aurpegia! Sakamantekas ematen du!”'' bota omen zuen. Garaio atxilotu zuten orduan eta, polizien harridurarako, atxilotuak bere krimen ilunak aitortu zituen. [[Gasteiz]]ko Polborinean garrotez hil zuten [[1880]]an.<ref name="irazustabarrena"></ref>
 
Garaiko kronikoek diotenez, Garaiok ''“Neanderthalen kaskezur eta kopeta du, masailezurra ohikoa baino handiagoa eta aurpegian asimetria ugari dauka”''. [[Cesare Lombroso]]kLombrosok bere ''L'uomo delinquente'' liburuan deskribatu zuen kriminalaren profila zuen -gaur egun, noski, Lombrossoren teoriek ez dute baliorik, ezaugarri fisikoek ez baitute jarrera kriminalean zerikusirik-. Hil ondoren, hamar forensek aztertu zuten haren garuna Gasteizen eta [[Madril]]en. Ondorioetan bat egin zuten denek: Garaio ez zegoen eroa, bere erabakiak erabat kontzienteki hartu zituen.<ref name="irazustabarrena"></ref>
 
== Mitoa ==
Sakamantekas Diaz de Garaio baino gehiago da. Hainbat belaunalditan [[Euskal Herria]]n, eta hemendik kanpo ere, haurrak izutzeko erabili den mitoa da. Baina Egilatzeko hiltzaileak une eta toki egokian egin zituen bereak ''titulua'' jasotzeko. Mitoa [[XIX. mende]] erdialdean sortu baitzen, ferrokarrilarenburnibidearen etorrerarekin batera. Zaldi eta gurdietara ohitua zegoen gizarteak errezeloz hartu zuen burdinazko tramankulu erraldoi hura; 100 km/h abiadura harrigarria zen garai hartan, harrigarriegia gauza onerako. Zurrumurruak zabaldu ziren berehala: abiadura haren sekretua gurpilei ematen zieten olio finean omen zegoen, eta olio hura haurren [[gantz]] samurretik baino ezin zitekeen lortu. Horregatik trenaren jabeek gaizkileak kontratatzen zituzten haurrak bahitu, [[Manchester]] edo [[Liverpool]]era eraman eta bertan galdara erraldoietan urtzeko. Beldurrak bi lan egin zituen Sakamantekasen kasuan: lehenik mamua sortu zuen; ondoren, mamuari benetako identitatea eman zion, Diaz de Garaioren hilketak aprobetxatuz.<ref name="irazustabarrena"></ref>
== Erreferentziak ==