Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
175. lerroa:
 
1936ko otsaileko hauteskundeetan, [[Fronte Popularra]]k irabazi zuen Donostian, ordurako 80.000 biztanle zituela. Uztailaren 18ko Altxamenduarekin batera [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)|Gerra Zibila hasi zen]]: ezkerreko indarrek goiz erreakzionatu zuten eta, Donostia erdialdean matxinatuekin gatazka larriak izan arren, [[Loiolako kuarteleko setioa|Loiolako kuartelaren matxinada]] itoa izan zen hamar egun baino lehen. Eskuindar matxinatuek, gero, airez eta itsasoz bonbardatu zuten hiria eta, barruan, errepublikaren aldeko alderdi politikoak zatituta zeuden, justizia kudeatu eta hainbat herritar eta turistaren jabetzak errespetatzeari buruz. Hilabete eta erdian, Donostia Altxamenduko indarren eskuetan erori zen. Donostiako 30.000tik gora herritarrek ihes egin zuten [[Alfonso Beorlegi|Beorlegi koronel]] matxinoaren indarrak (''[[frankismo|nazionalak]]'') Donostiara sartu baino lehen (1936ko irailaren 13an). Bertan geratutakoek, ordea, errepresio bereziki gogorra jasan zuten; ehunka izan ziren luze gabe fusilatuak (400dik gora), baita zigortuak eta espetxeratuak ere. Aldiz, Donostia matxino eskuindarren eskuetan eroritakoan, 1936ko uztail eta abuztuan ihes egindako espainiar aristokrata eta udatiar askok Donostiara itzuli eta bertan hartu zuten ostatu [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibila amaitu bitartean]].
 
 
 
{|style="background-color: #ccffff; width:100%; border-radius: 6px;"
|
<center><big>'''XIX. mendeko Donostiako pertsonaia batzuk'''</big></center>
<gallery mode="packed" heights="240px">
File:José María Usandizaga.jpg|[[Jose Maria Usanditzaga]], "Belle Epoque"eko musikagile gaztea
File:Portrait of Pío Baroja.jpg|[[Pio Baroja]], donostiartasunarekin kritiko
File:Aita Donostia argazkia.jpg|[Jose Gonzalo Zulaika]], herri tradizioa bildu zuen
File:Fernando_Sasiain_Donostia_1935.png|[[Fernando Sasiain]], Errepublikaren garaian alkate
File:Queenspainmc.jpg|[[Maria Kristina Austriakoa|Maria Cristina erregina]], urtero zihoan Donostiara, gorteko segizio guztiarekin
File:Casilda_Hernáez_Vargas.jpg|[[Kasilda Hernáez]], estatu kolpeari aurre egin zion Egiako aktibista
File:Elbira_Zipitria.jpg|[[Elbira Zipitria]], Donostiako ikastolen haziak erein zituen
</gallery>
|
|}
 
===Frankismoa===