Txikipedia:Sumendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
40. lerroa:
*'''Suntsipena''': erupzioen eraginez, askotan lurrikarak edo tsunamiak gertatzen dira, eta horrelakoetan eraiki asko kaltetzen dira. Aspaldiko garaietan, I. mendearen bukaeran, Vesubio sumendiak [[Herkulano]] eta [[Ponpeia|Ponpeiako]] biztanle asko hiltzeaz gainera, bi hiri haiek lurpean utzi zituen erabat estalita.<br>
 
*'''Ingurumen kalteak''': sumendien inguruetako izaki bizidun guztiek jasaten dituzte kalteak sumendien eraginez; baina baita urrutiko lekuetan ere. Izan ere, sumendiek [[Txikipedia:Atmosfera|atmosferara]] jaurtitako ke eta gasen ondorioz, urrutirako iristen den [[Euri azido|euri azidoa]] gerta daiteke; eta, batzuetan, atmosferara jaurtitako [[Txikipedia:Kutsadura|kutsaduraren]] ondorioz, eguzki-izpiak ez dira ondo iristen lurraren azalera, eta aldaketak gerta daitezke leku askotako [[Klima|kliman]], tenperaturak jaisten direlako.