«El Día»: berrikuspenen arteko aldeak

71 bytes added ,  Duela 3 urte
t
est
t (est)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
| argitaratzea = Goizez
| salneurria =
| salneurri urtea =
| formatua =
| zutabeak =
| orrialdeak =
| aleak =
| zabalkundea =
| kolorea = Zuri-beltza
| argitaletxea
| sortzailea =
| zuzendaria =
| erredaktoreak =
| zutabegileak =
| webgunea =
}}
'''''El Día''''' [[Donostia]]n 1930etik 1936ko uztailera arte argitaratutako egunkaria izan zen.
 
== Historia==
''El Día'' Donostian argitaratu zen 1930eko ekainaren 1etik 1936ko uztailaren 16 edo 17ra arte. [[Primo de Riveraren diktadura|Primo de Rivera diktaduraren]] erorialdia gertatu ondoren, gipuzkoar talde batek egunkari berri bat sortzeko premia ikusi zuen. Erlijio katolikoa, euskaltzaletasuna eta politikoki independientea izateko apustua egin zuen, nahiz eta praktikan [[EAJ]]ren inguruko egunkaria izan.
 
''El Día''ren ardatz nagusiak erlijioa, euskara, euskal kultura, estatutua, abertzaletasuna eta gizarte arazoak izan ziren. [[Ezkioko Ama Birjina]]ren agerkundeak, [[Mateo Mujika]], elizbarrutiko gotzainaren herbesteratzeak eta [[Jesusen Lagundia]]ren desegiteak islada handia izan zuten. Euskararen alorrean berriz, oso sutsu jokatu zuen, elebitasuna defenditzen zuen eta hasieratik ''Euskal Orria'' euskaraz idatzitako orri bat izan zuen, Ander Arzelus ''Luzearren'' ardurapean. Maila politikoan euskal estatutuaren aldeko defentsa sutsua egin zuen.
 
1936ean[[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)#Donostia_Errepublikari_leial|Espainiako Gerra Zibilaren hasieran]], ''El Día'' argitaratzeari utzi zitzaion eta garaiko donostiar egunkarien artean ''[[Frente Popular (egunkaria)|Frente Popular]]'' izeneko gerra egunkaria sortu zuten.
 
Egunkariaren bildumari dagokionez [[Donostiako Udal Liburutegien Sarea|Donostiako Liburutegi Nagusian]] 1. zenbakitik, hau da, 1930eko ekainaren 1etik 1.815 zenbakira, 1936ko ekainaren 30 bitartera argitaratu ziren zenbakiak daude. Ale guztiak digitalizatuak izan dira eta Donostiako Udal Liburutegien Sareko Liburutegi Digitalean daude eskuragarri.