«Konstituzio plaza (Donostia)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
(Barne lotura: Donostiako Setioa)
t (→‎Historia: ref geh)
 
== Izena ==
Historian zehar plaza honek izen ugari izan ditu: Plaza Berria, Konstituzio Plaza, Uztailaren 18ko Plaza eta Konstituzio Plaza berriz ere. Plaza Berria da izen zaharrena, San Jeronimo kalearen irteeran baitzegoen betiko Plaza Zaharra eta, Berwickeko dukearen erasoaren ondoren izandako kalteen ondoren (1717), plaza berri bat eraiki zen lehenago etxeak zeuden orubean, egungo Konstituzio Plazan.
 
Egungo izena 1820an jarri zioten, ez udalaren aginduz, baizik eta orduko Donostiako elite liberalek, ''Tertulia Constitucional La Balandra'' elkartean bilduta (''La Sociedad Patriotica de San Sebastian'' ere deitua), hala ezarrita. [[Josu Tellabide]]<nowiki/>k oso espainiarzaletzat dauka elkarte hori.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1961/015/002/2018-08-26/donostiako_kale_izendegia_gora_eta_izendegia_behera.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-08-30}}</ref>
 
== Kokalekua ==
Antzina, harresi barruko Donostiak plaza bakarra zuen, Plaza Zaharra izenekoa (gaur egungo Ugartemendia plazan, Bulebarreko erlojuaren inguruan, zegoen). Plaza hori militarrek erabiltzen zuten maniobretarako, eta arazoak izaten zituzten herritarrek beren ospakizun eta ekitaldietarako. Horrela, hiriaren erdialdeko etxe batzuk bota eta Plaza Berria sortu zuten egungo Konstituzio plazaren lekuan XVIII. mendean.
 
Plaza hura (ia Donostia osoarekin batera) suntsituta geratu zen 1813ko abuztuaren 31ko [[Donostiako Setioa|asalto eta sutearen]] ondorioz. Egungo Konstituzio plaza [[1817]]an [[Pedro Ugartemendia]] eta [[Alejo de MirandakMiranda]]<nowiki/>k eraiki zuten, suntsiketa horren ondorengo berreraikitzeko proiektuaren lanik aipagarriena plaza hau eraikitzea izan baitzen.
 
<gallery mode="packed" heights="150">
Irudi:Donostia Plaza Constitucion.jpg|Konstituzio plaza.
Irudi:Donostia Plaza Constitución.JPG|[[Donostia]]ko Konstituzio plaza eta [[Udaletxe Zaharra (Donostia)|Udaletxe Zaharraren]] eraikina [[arku (argipena)|arkupetatik]] ikusita.