Duna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Duna''' [[harea]]-[[muino]]a da, haizeak lurzoru finkatugabea multzo erregularretan pilatuz eratua. Landaredi gabeko zoru hareatsuetan eta hareazko [[basamortu]]etan eratzen dira batik bat.<ref name="euskalterm">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://www.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do | izenburua=Hiztegi terminologikoa: duna |sartze-data=2018-8-29 |argitaletxea=Euskalterm, euskadi.eus}}</ref> Dunak mugikorrak dira haizearen eraginez etengabe lekualdatzen badira, eta finkoak landarediak lekuz aldatzea galarazten dienean.<ref name="zara">{{erreferentzia| egilea=Botanika Saila (Aranzadi Zientzia Elkartea) | url=http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Miniguias/Minigida_Vegetacion_Dunas_Zarautz.pdf | izenburua=Zarauzko dunetako landaredia |sartze-data=2018-8-29 |argitaletxea=aranzadi.eus}}</ref>
 
Duna mota desberdinak daude: barjan izenekoek ilargierdi forma dute, batetik bestera tarte handia izaten da eta muturrak mugimenduaren norabiderantz bideratuak dauzkate; beste batzuek hogeita hamabost gradu inguruko malda dute [[haizebe]]an dagoen aurpegian (edo lerratze aurpegian) eta, aitzitik, txikiagoa izaten da hondarra igotzen den aurpegiko malda, hots, haizaldekoa. Hondar hedadura handietan barjan horiek multzoka eta lerrokatuta azaldu ohi dira: zeharkako duna esaten zaie horiei. Zeharkako duna batzuen multzoari hondarrezko itsaso esaten zaio, eta hori izaten da [[erg]]en ohizko egitura, alegia, gailurrak lerrokatuta egoten dira baina sakongune handiz elkarrengandik bereiziak, eta sakongune horietan azpiko haitza agerian geratzen ere da batzuetan.
 
Beste duna mota bat parabolikoa da; horren adibide garbia dira [[kostalde]]ko dunak. Kasu horretan, ordea, dunaren antolamendua kontrakoa da, haizea datorren norabiderantz baitauzka muturrak. Malda handirik gabeko dunak dira, nahiko geldiak, baina haizea zakarra bada sakongunea aurrerantz higitzen da, eta dunak luzatu egiten dira, eta urkila itxurako dunak sortzen dituzte, beso luzekoak alegia. Luzerako duna da hirugarren mota: indar handiko haizeek jotzen duten hondar gutxiko basamortuetako ordokietan eta goi ordokietan izaten dira horrelakoak. Berez, urkila itxurako dunen gehieneko garapena dira; izan ere, horrenbeste mugitzen dira, ezen hondar pilaketak sortzen baitituzte haizearen norabidean eta elkarren artean, [[Prozesu eoliko#Deflazioa|deflazioak]] eraginak.
 
== Etimologia ==
28. lerroa:
 
=== Itxuraren arabera ===
[[Fitxategi:DunePyla.JPG|thumb|300px|Dune du Pilat, airetiko ikuspegia, [[Arcachongo badia]]]]
Hauek dira duna mota nagusiak: zeharkakoak, barjanak , luzetarakoak, izar itxurakoak eta parabolikoak.
 
==== Zeharkako dunak ====
* Zeharkako dunak: haizearenHaizearen norabidea beti bera izaten den lekuetan eta hondar ekarpena handia denean sortzen dira. Eremu handiak betetzen dituzte, [[uhin]] formakoak izaten dira, eta gailur [[bihurgune]]tsuak eta haizearekiko [[elkarzut]]ak izaten dituzte. Uhinetik uhinera tarte erregularrak izaten dira eta batzuen eta besteen arte [[Prozesu eoliko#Deflazioa|deflazio]] guneak izaten dira; horietatik mugitzen dira zatiki finak.
<gallery mode="packed" heights="200">
File:Tranverse dune.jpg|alt=Transverse dune with wind blowing across crest|By contrast, transverse dunes form with the wind blowing perpendicular to the ridges, and have only one slipface, on the lee side. The stoss side is less steep.
File:Cross-bedding.gif|alt=Animation of wind pushing transverse dunes along. The sand blows from the stoss side down onto the less side, where it is buried by the next layer. The dune thus moves, and a cross-section through it shown diagonal [[cross-bedding]]|Transverse dunes lie perpendicular to the wind, which moves them forwards, producing the [[cross-bedding]] shown here.
</gallery>
 
==== Ilargierdi formakoak edo barjanak ====
* Ilargierdi itxurakoak edo barjanak: haizearen norabidea beti bera izaten den lekuetan baina hondar ekarpena mugatua denean sortzen dira. Barjana dunak ilargierdi baten forma duten metatzeak dira, haizearen norabidearen kontrako aldean irekitzen direnak. Duna horien forma bi faktoreren eta faktore horien orekaren mende dago: haizearen indarra batetik eta, bestetik, hondar malda, 33 edo 34 gradu bitartekoa izaten dena. Zeharkako profila, beraz, disimetrikoa du; hau da, alde batean malda gutxiko aurpegi [[ganbil (argipena)|ganbila]] du eta bestean, berriz, desnibel handiko aurpegi [[ahur (argipena)|ahurra]], eta horrez gainera, gailur kurbatu eta zorrotz batek banatzen ditu bi aldeak. Duna horiek, gutxi gorabehera, bakandurik egoten dira eta norabide berean edo antzekoaren arabera mugitzen dira beti; batzuetan, gainera, kate luzeak edo koloniak osa ditzakete. Tamaina handiko barjanek laurehun metroko diametroa eta hogeita hamar metroko garaiera izan dezakete, baina izaten dira ehun metrotatik gorakoak ere.
<gallery mode="packed" heights="180">
File:Barchan.jpg|Barjanaren egitura.
File:Mesquite_Sand_Dunes.JPG|Mesquite duna, [[Heriotzaren harana]], [[Kalifornia]].
File:Barkhane.jpg|Barjana, Namib basamortua, [[Namibia]].
</gallery>
 
==== Luzetarako dunak ====
* Luzetarako dunak: hondarHondar ekarpena mugatua den lekuetan sortzen dira, haizeen konbergentzia gertatzen denean. Luzetarako dunak, bestalde, ''seif'' izenaz ere ezagutzen dira eta nagusi den haizearekiko paralelo diren gailur estu eta luzez osatzen dira. Kilometro askotan zehar heda daitezke, eta zenbaitetan ehun kilometrotatik gorakoak izaten dira; garaierari dagokionez, berrehun metro ere irits dezakete. Duna horien eraketari buruzko teorien artean ez dago adostasunik: batzuen ustez, hondarraren pilaketa hutsetik sortzen da duna, oztopo baten atzean eta haizearen norabidean; besteen ustez, berriz, barjan aldez suntsitu horien (adarren) koaleszentzia adierazten dute duna hauek. Beste iritzi berriagoen arabera, aire jarioak [[helize (mekanika)|helize]] formako mugimenduak egiten dituenean, eta mugimendu horiek hasierako hondar metatzeetako tarte edo barrutietan gertatzen direnean sortzen dira duna mota horiek. [[Australia]] erdialdean lur hedadura handiak hartzen dituzte; hala ere, hedadura ikusgarrienak [[Sahara]] basamortuko iparraldeko [[erg]] handietan, eta [[Arabia|Arabiar Penintsulan]] aurki daitezke.
<gallery mode="packed" heights="200">
File:Longitudinal_dune.jpg|Luzetarako dunen eraketa.
File:Rub' al Khali (Arabian Empty Quarter) sand dunes imaged by Terra (EOS AM-1).jpg|[[Rub al-Khali]]ko dunak Terra (EOS AM-1) satelitetik ikusiak. Gehienak luzetarakoak dira. Haizeak ezkerretik jotzen du.
File:ISS-31 Linear dunes in the Great Sand Sea in southwest Egypt.jpg|Luzetarako dunak [[Hareazko Itsaso Handia]]n, [[Egipto]] hego-mendebaldean, [[Nazioarteko Espazio Estazioa|Nazioarteko Espazio Estaziotik]] ikusiak. Duna batetik bestera 1,5-2,5 kilometro daude.
</gallery>
 
==== Izar formako dunak edo piramidalak ====
* Izar itxurako dunak edo duna piramidalak: haizearenHaizearen norabidea aldakorra den lekuetan sortzen dira. Oinarriek zenbait puntatako izar baten itxura dute, eta punta horiek bat egiten dute gailurrean. Izar itxurako dunak oso garaiak izaten dira: inguruko [[ordoki]]aren mailatik gora ehun metro ere izan daitezke. Duna erradial mota hau [[Iparraldeko Afrika]]ko eta [[Saudi Arabia]]ko eskualde askoren bereizgarri da. Barruko egituraren arabera, hiru norabide edo gehiagoko haizeek sortuak direla jakin da. Harrigarria bada ere, duna hauek finko iraun dute mendeetan zehar, eta basamortuan bidaiatzeko benetako bide erakusle izan daitezke.
 
==== Duna parabolikoak ====
* Duna parabolikoak: [[itsasertzItsasertz]] haize bortitzek jotzen dutenean sortzen dira. Basamortuetan ez ezik, hondar kopuru handiko eta landaredi eskaseko hondartzak dauden kostaldeetan ere izan ohi dira. Obalo itxura izaten dute haizearen norabide nagusian [[Prozesu eoliko#Deflazioa|deflaziozko]] sakonuneak sortzen direlako, eta handituz doazen arku itxurako profilak eratzen direlako. Goitik ikusita, duna parabolikoen profilak barjanen profilen antzekoak dira.
 
== Duna garaienak ==