Duna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
[[Fitxategi:Libya 4608 Idehan Ubari Dunes Luca Galuzzi 2007.jpg|thumb|300px|Duna [[Libiako basamortua]]n]]
'''Duna''' [[harea]]-[[muino]]a da, haizeak lurzoru finkatugabea multzo erregularretan pilatuz eratua. Landaredi gabeko zoru hareatsuetan eta hareazko [[basamortu]]etan eratzen dira batik bat.<ref name="euskalterm">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://www.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do | izenburua=Hiztegi terminologikoa: duna |sartze-data=2018-8-29 |argitaletxea=Euskalterm, euskadi.eus}}</ref> Alde batetik, duna biziak edo aktiboak izan daitezke: haizearen eraginez etengabe lekualdatzen dira landarediarik ez dagoelako. Beste alde batetik, ez aktiboak edo finkoak direla esaten da landarediak lekuz aldatzea galarazten dienean.
 
Duna mota desberdinak daude: batzuek ilargierdi forma dute, barjan izenekoek, batetik bestera tarte handia izaten da eta muturrak mugimenduaren norabiderantz bideratuak dauzkate; beste batzuek hogeita hamabost gradu inguruko malda dute haizebean dagoen aurpegian (edo lerratze aurpegian), eta, aitzitik, txikiagoa izaten da hondarra igotzen den aurpegiko malda, hots, haizaldekoa. Hondar hedadura handietan barjan horiek multzoka eta lerrokatuta azaldu ohi dira: zeharkako duna esaten zaie horiei. Zeharkako duna batzuen multzoari hondarrezko itsaso esaten zaio, eta hori izaten da [[erg]]en ohizko egitura, alegia, gailurrak lerrokatuta egoten dira baina sakongune handiz elkarretatik bereiziak, eta sakongune horietan azpiko haitza agerian geratzen ere da batzuetan.
Muino edo duna horietako batzuk egonkorrak izaten dira, baina beste zenbait, higitu egiten dira haizearen norabidearen arabera. Batzuk zeharretara hedatzen dira, haizeak beti norabide berean eragiten duen tokietan. Haizeak eragiten dien aldean [[malda (topografia)|malda]] leuna eta beste aldea berriz malkartsua izaten dute horiek. Luzetara hedatzen direnek, malda berdintsua izaten dute alde bietan eta besteak baino handiagoak eta garaiagoak izaten dira. Gaur egun [[Libiako basamortua]]n daude munduko dunarik handienak.
 
Beste duna mota bat parabolikoa da; horren adibide garbia dira kostaldeko dunak. Kasu horretan, ordea, dunaren antolamendua kontrakoa da, haizea datorren norabiderantz baitauzka muturrak.Malda handirik gabeko dunak dira, nahiko geldiak, baina haizea zakarra bada sakongunea aurrerantz higitzen da, eta dunak luzatu egiten dira, eta sortzen dituzte urkila itxurako dunak, beso luzekoak alegia. Luzerako duna da hirugarren mota: indar handiko haizeek jotzen duten hondar gutxiko basamortuetako ordokietan eta goi ordokietan izaten dira horrelakoak. Berez, urkila itxurako dunen gehieneko garapena dira; izan ere, horrenbeste mugitzen dira, ezen hondar pilaketak sortzen baitituzte haizearen norabidean eta elkarren artean, deflazioak eraginak.
 
== Etimologia ==