Iberiar Penintsulako Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
21. lerroa:
Gudu-zelaian armada erregularraren aurka garaipena lortu ezinik, [[gerrilla]]-taktikak erabiltzeari ekin zioten [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] aurkariak. [[Hego Euskal Herria]]n, eta baita [[Espainia]]n ere, partida ugari sortu ziren armada erregularra borrokatzeko<ref>{{Erreferentzia | abizena1 =Laqueur| izena1 =Walter (July 1975)| izenburua = The Origins of Guerrilla Doctrine| aldizkaria = Journal of Contemporary History| argitaletxea = Society for Military History| alea = 10| orrialdea = 341–382| doi = 10.1177/002200947501000301}}</ref>. Partida ospetsuenak gerrillari famatuak zuzenduak ziren:
* [[Gaspar Jauregi]], “Artzaia” ezizenaz ezaguna, hiru mila lagun baino gehiago izan zituen bere agindupean eta koronel izatera ailegatu zen. Berarekin batera, gero [[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra Karlistan]] aurkaria izango zuen [[Tomas Zumalakarregi]] gaztea izan zen<ref>[http://zm.gipuzkoakultura.net/19mendekohistoriamilitarra/biografia-zumalakarregi.php?titulo=TOMAS%20ZUMALAKARREGI.%20%281788-1835%29&negrita=toz gipuzkoakultura.net: Tomas Zumalakarregi]</ref>.
* [[Nafarroa]]n, [[Francisco Espoz|Espoz y Minaren]] partida ospetsu bilakatu zen. Hau, hasieran, armadan izan zen, [[Jakako zitadela|Jakan]] Doyle ingelesekin hain zuzen ere. [[1809]]an [[Jaka]] galdu zutenean bere iloba [[Frantzisko Xabier Mina|Jabier Minak]] gidatutako "Nafarroako lurreko kortsarioak" ({{lang-es|Corso terrestre de Navarra}}) izeneko [[gerrilla]]n sartu zen boluntario. [[1810]]ean iloba preso hartu zutenean, Espoz gerrillako buru jarri zen haren ordez. Orduan ilobaren abizena hartu zuen honen itzala mantentzeko. Izugarrizko gogortasun, zuhurtasun, ankerkeria eta goranahi handiak erakutsi zituen berehala, Ederki ezagutzen zituen bere gizonak eta inguruko lurrak. Nafar dibisioaren diziplinari eusteko, lehiakideak eta adiskide izandakoak fusilatu behar bazituen, ez zen kokitzen. 3.000 lagun bere agindupean zituela, ezinean eduki zuen armada frantsesa [[Nafarroa]]n, [[Aragoi]]n eta [[Gipuzkoa]]n [[1810]] eta [[1813]] artean. [[Honoré Charles Reille|Honoré Reille]] jeneral [[frantziafrantziar]]rrakrak hamar aldiz handiagoa zen armada zuen Espoz geldiarazteko, baina ezin, eta [[Zangoza]], [[Arlaban]], [[Tafalla]], [[Sause]], [[El Pont de Vilomara i Rocafort|Rocafort]], [[Mutriku]], [[Hondarribia]] eta [[Zaragoza]]n garaipenak lortu zituen. [[1812]]an landa mariskal izendatu zuten. Orduan Nafarroako Errege txikia izan zuen ezizena<ref>{{Erreferentzia | abizena1 = de Olóriz| izena1 =Hermilio de| izenburua = Navarra en la Guerra de la Independencia. Biografía del Guerrillero D. Francisco (Espoz y Mina)| non = [[Iruñea]]| urtea = [[1910]]}}</ref>.
 
== Anglo-portugaldar armadaren sarrera ==