Tokioko bonbardaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «border|300px|thumb|right|[[Tokio bonba su-eragileen pean, 1945eko maiatzaren 26an.]] '''Tokioko bonbardaketa''' (japonieraz,...»
(Ez dago alderik)

14:48, 29 abuztua 2018ko berrikusketa

Tokioko bonbardaketa (japonieraz, 東京大空襲, Tōkyōdaikūshū) Ameriketako Estatu Batuetako Armadak airetik bonba su-eragile bidez egindako erasoak izan ziren. 1942an eta batez ere, 1944 eta 1945 urteetan egin zituen AEBk erasoak. Erasoen ondorioz, 100.000 pertsona hil ziren eta 1.000.000 desplazatu eragin zituen.

Tokio bonba su-eragileen pean, 1945eko maiatzaren 26an.

Gertakariak

1945eko martxoaren 9aren eta 10aren arteko goizaldean, AEBetako 334 B-29 hegazkinek 1.665 tona bonba su-eragile bota zituzten. Fosforo zuriz eta napalmez osatutako bonba horiek erasotzaileek aurreikusitako triskantza eragin zuten; lurrikarei aurre egiteko, Japoniako eraikuntza material tradizional nagusiak egurra eta papera baitira. 41 kilometro koadro erraustu zituzten[1].

Ondorioak

260.000 etxe baino gehiago birrindu eta gutxienez, 105.400 pertsona hil (Hiroshiman eta Nagasakin, hurrenez hurren, 80.000 eta 74.000 pertsona hil zituzten bonbek erasoaren unean, gerora erradiazioak askoz biktima gehiago eragin arren). Eta aditu gehienen ustez, benetako biktima kopurua askoz handiagoa izan zen, bi aldeei interesatzen baitzitzaien zenbakiak txikitzea: estatubatuarrek eragindako sarraskia minimizatu nahi zuten eta japoniarrek ez zuten beren ahuldadea onartu nahi.

Erantzuleak

Robert S. McNamara zen orduan AEBetako defentsa ministroa eta, beraz, Tokioko bonbardaketaren erantzule intelektuala. Hil baino lehen, barkamena eskatu zuen erasoarengatik, baina oraindik ere egindakoa justifikatzen ahalegindu zen, “in order to do good you have to sometimes engage in evil” esaldi ezagunarekin; ongia egiteko batzuetan gaizki jokatu behar dela, alegia. Curtis LeMay jeneralak, erasoaren erantzule materialak, askoz garbiago hitz egin zuen: “Galdu izan bagenu, ni gerrako kriminala nintzateke”.

Hortaz, Tokioko sarraskiak bertan behera uzten du hilabete batzuk geroago Trumanek erabilitako justifikazioa, are gehiago kontuan hartuta Nagasakiko erasoaren bezperan eta biharamunean, abuztuaren 8an eta 10ean berriro ere Tokio bonbardatu zutela.

Erasoen helburua

Mark Seldenek dioenez, Japonia errendizioaren bidea jorratzen ari zen bonba atomikoa baino lehen ere eta, horretarako, Sobietar Batasunaren bitartekaritza bilatzen zuen. AEBek, ordea, ez zuten sobietarrek Ozeano Barean eskua sartzerik nahi eta nagusiki horrek bultzatu omen zituen arma atomikoak erabiltzera eta bide hori ixtera.

Gainera Seldenek aurrekaritzat ditu Japoniaren aurkako eraso atomiko eta ez-atomikoak: "Gerra egiteko modu oso estatubatuarraren hasiera izan zen hura: zibilak bonbardatzea eta, gero, ukatzea".

Erreferentziak

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2018ko uztailaren 29a). «Tokio, bonba atomikoaren itzalean» Argia CC-BY-SA lizentzia.