Ongizate-estatu: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
7. lerroa:
== Ongizate-estatuaren historia ==
=== Sorrera eta garapena ===
[[Elkartasun]]-ideia beti agertu izan da langileriaren barruan, [[I. Internazionala|I. Internazionalean]] antolatu eta estatua hartu zuenez geroztik, elkartasunezko gizarte-politika lortzeko eta ezartzeko funtsezko tresnatzat. Dena dela, garai horretan bertan gertatu ziren beste prozesu batzuk ere gogoan izan behar ditugu; esate baterako, estatua enplegu-sortzaile osagarritzat hartzean, ongizatezko estatu-forma batzuk sortu ziren
Alabaina, herrialde industrializatuak 1940ko hamarraldiko lehen urteetan hasi ziren gizarte-babes unibertsaleko sistemak eratzen; izan ere, [[1929ko krak]] hark garbi erakutsi zuen merkatu-[[ekonomia
[[Fitxategi:Ongizatearen Estatua.PNG|thumb|350px|alt=Iturria: Peter Abrahamson, "Europako Ongizatearen Estatuak eta politika sozialak", in Sarasa y Moreno, "Ongizatearen Estatua Europa hegoaldean", 138 orr.|Iturria: Peter Abrahamson, "Europako Ongizatearen Estatuak eta politika sozialak", in Sarasa y Moreno, "Ongizatearen Estatua Europa hegoaldean", 138 orr.]]
Babes-sistema hauen formulazioak bide askotarikoak egin ditu, baina formulazio nagusiak bi dira. Aipatu dugun bezala, mende amaieran
Sistemaren finantzaketa enplegatzaileen eta enplegatuen bidez lortzen da funtsean, eta Estatuaren partaidetza txikia da; edonola ere,
Bigarren sistemak, aldiz, bi printzipio ditu oinarritzat: lehena, gizarte babesaren unibertsaltasun eta uniformetasun printzipioa da, babes sozial hori hiritarren eskubidetzat hartuz hain justu; eta bigarrena, berdintasuna bilatzea mailarik altuenetan, hau da, guztientzako behar besteko errentak bermatzea, gutxieneko beharrak estaltzea baino urrunago helduz. Esana lortzeko, jende guztiari enplegua bermatu behar zaio, eta hori finantzaketa-zergen bidez lortzen da. Ondorioz, Estatua da enplegatzaile nagusia, eta eragile ekonomiko behinena; funtsezko industriak nazionalizatzea ere ohiko bidea da. Hauxe da Eskandinaviako herrialdeen kasua, Ongizate Unibertsaleko estatua, interbentzionista eta sozialdemokrata. Bi sistema horien arteko aldea hobeto ulertzeko: lehen sisteman, osasun-laguntza Gizarte Segurantzak eskaintzen du, eta horretan sartuta daude kotizatzen dutenak eta horien familiak, ez besterik; bigarren sisteman, berriz, guztiek osasun-laguntza dute, Osasun Zerbitzu Nazional baten bidez.
Bi sistema nagusi horietatik tarteko hainbat sistema sortu dira. Holanda, Italia, Suitza edo Irlandan, hasieran
Gaur egun, herrialde horietan, estatuak lagundu egiten die bizitzeko baliabiderik ez dutenei, bai gutxieneko sarrera batzuk emanez, bai onura sozial batzuk eskainiz, esaterako etxebizitza, hezkuntza edo osasuna. Ongizatearen Estatu
Azkenean, beste herrialde-multzo bat aipatu behar da; aurreko bi sistema horiek neurri batean nahastuz, nahiko berandu eratu dute Ongizatea-estatua, eta askotan, osatu gabe utzi dute, gainera; Europa Hegoaldeko herrialdeek osatzen dute talde hori: Grezia, Portugal eta Espainia, hain zuzen. Batzuek hondar-eredua esaten diote.
Herrialde horietan, gizarte elkartasunaren oinarri nagusia familia zen, eta laguntza-sareak Elizaren eskutan zeuden; ez da denbora asko laneko errentak eta osasun-laguntza sartu zirela sisteman, eredu korporatiboari jarraiki lehenak, eta eredu unibertsalari, berriz, bigarrena. Espainian, Ongizatearen Estatua 1960ko hamarraldian hasi zen, lan-
Lan honen emaitzetako bat merkatuaren berezko logika arintzea eta kontrolatzea izan zen; bide batez, aukera eman zuen gizarte kapitalista hauetan interes eta balio ez-kapitalistak babesteko. Etengabeko gizarte-erreforma honen bidez, bizi-baldintzen hobekuntza nabarmena heldu zen. Laguntza sare bat antolatu zen, erretiro eta elbarritasun pentsioez, osasun eta langabezi aseguruez, dohaineko hezkuntzaz eta etxebizitzarako zein kontsumo kolektiborako laguntza publikoez; hala, gizabanakoak eta familiak nahiko lasai bizi zitezkeen, etorkizuna ez baitzegoen hain kolokan. Izan ere, ordu arte eliteek beste inork ez zuen segurtasun pribilegio hori.
51. lerroa:
Nolanahi ere, krisiaren interpretazioaren inguruan alde handiak daude. 1980az geroztik, tesi neoliberalak nagusitu dira munduan, bai politikan bai ideologiaren mailan.
Tesi horien mamia gastu publikoa murriztea da, eta horren barruan, gastu soziala batik bat. Ondorioz, Ongizatearen Estatuaren aurka jo dute bereziki. Hala eta guztiz ere, eraso horiek ez dute aldaketa adierazgarriegirik eragin babes sozialeko sistemetan; esate baterako, ez [[Thatcher]] administrazioak Erresuma Batuan, ez [[Reagan]] administrazioak Estatu Batuetan, ez zuten lortu gastu soziala nabarmen murrizterik, nahiz eta gogotik ahalegindu ziren esparru errentagarrienak pribatizatzen, eta gizarte talde ahulenak, berriz, egoera kaskarragoan uzten. Izan ere, gastu publikoan erretiroko pentsioek daramate zatirik handiena, eta gai hori ukiezina da ikuspegi politikotik.
Egiaz, urte horietan europar gizarteek egokitu egin dute gizarte gastuaren hazkundea –hamabikoen Europan BPGren %24,1 hartzen zuen 1980an, eta %27,7 1994an–, hazkunde ekonomikoaren moteltzea kontuan hartuta. Salbuespen bat edo beste bada, hala ere. Adibidez, Espainiak aurrerapen handiagoa egin zuen laurogeiko hamarraldian, 1980ko %18,2tik 1994ko %23,6ra igaroz. Jauzi handia, baina oraindik Europako batez bestekotik lau puntu beherago. Azaldutako datuen argitan ikusten denez, Espainiako Ongizatearen Estatua azken bi hamarraldietan eratu da, krisi ekonomikoaren epe latzenean, hain zuzen; aldiz, bere Ongizate-estatua oparotasuneko urteetan eratu zuten europar herrialde gehienak ahalegin bizian ari dira bere gastu soziala murrizteko. Eta Espainiaren denbora-gorabehera horren ondorioz, Ongizate-estatuaren egitura ahula da, eta gestio-arazo asko ditu.
58. lerroa:
Ongizate-estatuaren krisiak hiru eragile nagusi ditu:
# Herri finantzen aurrekontu krisia, gizarte babeseko sistemetan ez dagoelako kotizatzen dutenen eta onuradunen arteko orekarik; lanaren ekarpenak beherantz doaz, eta pentsioak, osasun gastuak eta gastu sozialak, berriz, gorantz. Kultura, demografia eta ekonomia joerak ere kontuan izan behar dira, eta horien artean nagusiak hauek dira: [[jaiotza-tasa]] murriztea; bizi-itxaropena luzatzea, 77 urtera heldu baita dagoeneko; lanbide bizitza aktiboa murriztea (langabezi egoera luzeak, ezintasunak, garaiaz aurretiko erretiroak, aurre-erretiroak, etab), 25 eta 55 urte bitartera mugatzen ari da-eta, eta langileak hogeita hamar urtez kotizatzen du, eta 45 urtez bizi da prestazioetatik; enplegu tasa txikia emakumezkoen artean, 15en Europan %45,3koa baitzen 1997an, eta gizonezkoena, berriz, %66koa; eta langabezi tasa altua –1997an %10,7–, ezen kotizatzen egon behar zuen taldea langabetuena izanik, horren ordez areagotu egiten du gizarte gastua, langabeziagatiko prestazioak direla eta. Azken bi puntu horietan, Espainiaren egoera oso larria da: enplegu tasarik baxuenetakoa du emakumezkoen artean, eta langabezi tasa orokor altuena ere bai; hau da, gizarte gastuaren oinarria kotizatzen duen talde txiki bat da.
# Lehiakortasun ekonomikoaren krisia, agente ekonomikoen jarduera ekonomia global batean gauzatzean, enpresen, herrialdeen eta lurraldeen arteko lehiakortasunaren egitura aldatu egin baita. Munduko edozein tokitan produzitzeko eta saltzeko ahalmena izatean, batzuek abantaila handiak dituzte produkzio kostuetan, bai babes sozial kaxkarra eskaintzen duten herrialdeek, bai elkartasun mekanismoak familian oinarritzen dituztenek. Hala, enpresek herrialdez aldatzen dituzte lantegiak eta bulegoak, kosturik txikienak bilatuz hain zuzen. Enpresa-estrategia horien eraginez, Europako enplegu eskaintza murrizten ari da, eta Ongizate-estatuaren krisia areagotzen.
# Legitimitate krisia, Ongizate-estatua oinarri sozial eta politikoa galtzen ari da. Arrazoi nagusiak bi dira: produkzio egitura aldatu egin da, eta alde batean dira oso langile gaituak behar dituzten lanak, eta bestean, berriz, gaitasun berezirik behar ez dutenak; azkeneko horien egoera, gainera, behin behinekoa izaten da. Erdi mailako lanak desagertu egin dira, automatizazioaren eraginez, eta lanbide-jarduera batetik beste batera igarotzea ohiko kontua da gaur egun, teknologia aldaketa bizkorrak horretara bultzatzen gaituelako.
Horren ondorioz, lanbide sekuentziak oso aldakorrak dira, ezin dira aurrez ikusi, eta zeharo indibidualizatuta daude; indibidualismoa gero eta sendoagoa da gure gizartearen balio sisteman, eta gizabanakoa da aberastasuna, boterea eta desirak metatzeko prozesuen erdigunea. Aipatutako bi arrazoi horiek direla-eta, irtenbide indibidualak bilatzen dira (osasun-sistema pribatuak, [[pentsio
Gaur egun, beraz, Ongizate-estatuaren etorkizunari buruzko eztabaida behin eta berriro agertzen da azken bi hamarraldietan.
75. lerroa:
# Enpleguaren eta lanaren erreforma, behin-behinekotasunaren kontra joz eta lanordu-kopurua murriztuz, soldatak neurri berean txikiagotuz, eta ordu horiek betetzeko lanpostuak sortuz. Produktibitatea areagotzeko eta lanpostu gehiago sortzeko, eskaria beharko da, hau da, kontsumo kolektiboa mantentzea ezinbestekoa da.
# Zahartzarorako politika berria, neurri kuantitatiboak baino gehiago kualitatiboak landuz. Esate baterako, edadeko langileak lanean mantendu, nahiz eta ordu gutxiagoz izan, birziklatze politiken bidez, eta langileak egokitzea, daukaten lan-esperientzia erabiltzearren. Edadeko pertsonek ospitaletan denbora luzez hartzen dituzten ohe gehienen ordez, kostu txikiagoko baliabideak erabiltzea, hala nola etxeko laguntza-zerbitzuak, egoitza-sistema berriak, edo familiaren laguntza.
# [[Muga-
# Elkartasunezko instituzioak deszentralizatzea, atzera legitimazioa lor dezaten laguntzeko; hau da, laguntza-instituzio sare askotarikoa antolatzea, onuradunen eta gizarte-agenteen parte-hartze gero eta handiagoa izan dadin, bai gestioan bai garatuko diren gizarte-programei buruzko eztabaida nagusietan.
# Elkartasunezko mekanismoak gizarte zibilari hedatzea. Hala eta guztiz ere, honek ez du berekin ekarriko Estatuak bere ardurak bazterrean uztea. Gizarte zibilaren lana bultza daiteke, bere arazoak azter ditzan; eta horretarako, ezinbestekoa da aurrekontu publikoaren zati bat bideratzea, ekimen pribatua susper dadin elkartasunaren gestioaren arloan. Horrela, eskuzabaltasun indibidualak leku gehiago izango luke, eta baita ardura kolektiboak ere boluntarioez osatutako laguntzari bidez, gorantz doan fenomenoa baita. Neurri horietako batzuk dagoeneko gauzatzen ari dira Europar Batasunean azken urteotan, gobernu aurrerakoien babesean. Edonola ere, hainbat joera dago: batzuek zerbitzuak deszentralizatzera eta hauek lurraldea esparruka banatzera jotzen dute; beste batzuek, berriz, zerbitzu horiek integratzera, gehiegizko espezializazioa eta koordinazio falta gainditzeko; horiez gain, zenbaitek areagotu egin nahi du alor publikoaren eta pribatuaren arteko laguntza; eta ez da falta prebentzioaren ikuspegi estrategikoa garrantzitsuagotzat jotzen duenik; azkenean, gizarte baitako elkar laguntza handitzea proposatzen dutenak daude. Dena dela, joera guzti-guztiak gizarte-zerbitzuen barruan daude, eta finantzaketa mugatua dute, eta izango dute, harik eta bi atal nagusiei heltzen ez zaien arte: lan-munduaren eta beronen kotizazio egituraren erreformari batetik, eta bestetik, mundu-merkatuaren testuinguruan gutxieneko baldintza sozial batzuk finkatzeari.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
|