Txikipedia:Kingston: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{PAGEBANNER:Air jamaica building from the west.jpg|origin=0,0}} '''Kingston''' Jamaikako hiriburua eta bertako hiririk handiena da. 480 kilometro koadro ditu eta...»
(Ez dago alderik)

15:00, 28 abuztua 2018ko berrikusketa

Kingston Jamaikako hiriburua eta bertako hiririk handiena da. 480 kilometro koadro ditu eta 2011ko erroldaren arabera, 662.426 biztanle zituen hiriak eta bere metropoli eremuak.

Kingston hirigunea.

Kingston mendien eta kostaldearen artean dagoen lautadan dago. Bertako klima klima tropikala da. Zehazki, sabanako klima tropikala da; hilabete idor luzeak askokoa eta hilabete euritsu gutxikoa. Tenperatura maximoen urteko batezbestekoa 31,4 gradukoa da eta tenperatura minimoen urteko batezbestekoa, berriz, 22,9 gradukoa. Urtean, 813 milimetro prezipitazio egin ohi ditu.

Hiria 1692ko uztailean birfundatu zen, lurrikara batek suntsitu ostean. 1716an, Jamaika hiririk handiena bilakatu zen eta 1729an lehen doako eskola eraiki zen. 1780an, Kingstonek 11.000 biztanle zituen. 1907an, 800 pertsona hil ziren lurrikara baten ondorioz. 1930ko hamarkadan zehar, hirian istilu asko egon ziren langile mugimenduen eta langileei loturiko alderdi politikoen hazkunde handiarengatik. 1948an, unibertsitateak ateak ireki zituen.

Demografiari dagokionez, gaur egun, biztanleriaren gehiengo handi batek afrikar arbasoak ditu. Txinatar eta indiar gutxiengo batzuk ere badaude.

Hiriko ekonomia nagusienak turismoa, manufaktura eta arrantza dira.