Txikipedia:Energia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
13. lerroa:
*'''[[Txikipedia:Energia zinetiko|Energia zinetikoa]]:''' Mugitzen den zerbaitek duen energia da. Mugitzen den gorputz batek beste gorputz bat mugi dezake (talka bat gertatzen denean bezala, adibidez). Gainera, energia zinetikotik beste mota bateko energia atera daiteke, [[Energia elektriko|energia elektrikoa]], adibidez.
*'''[[Txikipedia:Energia potentzial|Energia potentziala]]:''' Geldirik egon arren, gorputz batek eduki dezake lan bat egiteko gaitasuna. Gaitasun horri, energia potentziala deitzen zaio. Izan ere, honelakoetan, bere energia nolabait "pilaturik" dago ete energia zinetiko bihur daiteke, mugitzen hasten denean, eta horrela lan bat egin (adibidez, distantzia bat ibili). Adibidez, errusiar mendi bateko gurdia hasierako goiko puntura iristen den momentuan energia potentziala dauka, energia zinetiko bihurtzeko eta, horrela, halako distantzia bat egiteko beherantz eta baita gorantz ere; eta gurdiak goranzko bidea hartzen duenean, energia zinetiko hori berriro ere energia potentzial bihurtzen da.