Txikipedia:Negu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{PAGEBANNER:D Hoarfrost1.jpg}} Fitxategi:Snow in Vitoria-Gasteiz february 2015 enhanced.jpg|thumb|460px|<center>Gasteiz eta Arabako lautada zati bat elurretan, airetik ikusita...»
 
No edit summary
7. lerroa:
Gure aldean, neguan izaten da urteko egunik laburrena, hau da, egun-argi gutxien duena: neguko [[Txikipedia:Solstizio|solstizioa]]; abenduaren 21 edo 22an izaten da. Egun horretan, gauak iraupenik handiena du eta egun-argiak iraupenik laburrena. Handik aurrera, egun-argiaren iraupena handituz doa. Eguzkia gutxi igotzen da zeruan, eta, horren eraginez, eguzki-izpiak nahiko ahul iristen dira gure inguruko lur zatira. Beraz, askoz bero gutxiago iristen da [[Txikipedia:Eguzki|Eguzkitik]], eta horregatik da urtarorik hotzena. Leku askotan, tenperatura zero azpiraino jaisten da batzuetan; [[Elur|elurra]] lotzen dugu neguarekin, normalean neguan egiten duelako elur gehien.
 
Tradizio kristaua duten herrialdeetan, [[Eguberriak|Eguberri]] edo Gabonak ospatzen dira neguan, abendu bukaeratik urtarril hasiera bitartean.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]