«Txikipedia:Valentzia»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
({{PAGEBANNER:Old city of Valencia Skyline from Serrans Towers.JPG|origin=0,0}})
{{PAGEBANNER:Old city of Valencia Skyline from Serrans Towers.JPG|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Collagevalencia.JPG|thumb|300px280px|<center>Valentziako leku ezagun batzuk.]]
'''Valentzia''' [[Hegoaldeko Europa|Hegoaldeko Europako]] hiri bat da, bai eta [[Txikipedia:Espainia|Espainiako]] hirugarren hiria, tamaina eta biztanleria aldetik, [[Txikipedia:Madril|Madril]] eta [[Txikipedia:Bartzelona|Bartzelonaren]] ondoren. [[Txikipedia:Valentziako HerrialdeaErkidegoa|Valentziako HerrialdeaErkidegoko]] eta Valentzia [[Txikipedia:probintzia|probintziako]] [[Txikipedia:Hiriburu|hiriburua]] da. 2016ko datuen arabera, 800.000 biztanle ditu; baina haren metropoli-eremuan (hiriaren inguruko udalerriak ere kontatuz) milioi bat eta erdi biztanle inguru bizi dira bertan.
 
[[Txikipedia:Mediterraneo itsasoa|Mediterraneo itsasoaren]] kostaldean dago, [[Txikipedia:Iberiar penintsula|Iberiar penintsulako]] mendebaldeanekialdean. [[Txikipedia:Klima mediterraneo|Klima mediterraneoa]] du, epela eta apur bat euritsua neguan, eta beroa eta lehorra udan.
 
==Historia apur bat==
2016ko datuen arabera, 800.000 biztanle ditu; baina haren metropoli-eremuan (hiriaren inguruko udalerriak ere kontatuz) milioi bat eta erdi biztanle inguru bizi dira bertan.
Erromatarrek sortu zuten hiria K.a. 138. urtean, Valentia izenarekin. Arkeologoek lurpean aurkitu dituzte hiri erromatarraren hondar batzuk; izan ere, erromatarren garaian bertan, K.a. 75. urtean, erromatarren arteko gerra batean, hiria suntsitu egin zen eta 50 urtez abandonatuta egon zen. I. mendean berriro jendeztatzen hasi zen eta eraikinak konpontzen eta berriak eraikitzen hasi ziren.
 
711. urtean, [[Musulman|musulmanek]] hiria konkistatu zuten eta haien mende egon zen 1238. urtera arte; urte hartan, [[Jakue I.a Aragoikoa|Jakue I.a]] [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko]] erregearen armadak hartu zuen hiria kristauentzat. [[Txikipedia:Aragoi|Aragoi]] eta [[Txikipedia:Katalunia|Kataluniatik]] joandako familiekin jendeztatzen hasi zen.
 
Aragoiko eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] erresumak batu zirenean, hiriaren ekonomia gainbehera joan zen. Gainbehera hori are gehiago okertu zen 1609. urtean, [[Moriskoen kanporatzea|morisko eta juduak]] penintsulatik kanporatu zituztenean; hiru biztanletik batek alde egin behar izan zuen Valentziatik, eta hiriaren hondamena ekarri zuen.
 
XIX. mendean, [[Espainiako Independentzia Gerra|Espainiako Independentzia Gerran]], [[Txikipedia:Napoleon Bonaparte|Napoleon Bonaparteren]] armadak hiria okupatu zuten; hiria Espainiako hiriburu bihurtu zuten denbora labur batez, [[Josef Bonaparte|Josef Bonapartek]] bere Gortea (errege-erreginen eta ingurukoen egoitza) hiri honetara aldatu zuenean 1812an.
 
XX. mendean, [[Espainiako Gerra Zibila]] bitartean, Espainiako errepublikako hiriburu bihurtu zen, gobernu errepublikarrak Madrildik Valentziara aldatu baitzuen bere egoitza 1937ra arte. Espainiara [[Demokrazia|demokrazia]] itzuli zenean, antzinako Valentziako Erresumako hiru probintziak [[Valentziako Erkidegoa|Valentziako autonomia-erkidegoa]] delakoan batu ziren, eta Valentzia hiria erkidegoko hiriburu bihurtu zen.
 
==Leku ikusgarriak==
Hiri honek monumentu eta eraikin oso interesgarriak ditu. Antzinako garaietatik kontserbatzen direnen artean, aipatzekoak dira Valentziako katedrala eta Serrans dorrea, hiriko Erdi Aroko harresietako bi ateetako bat. Garai modernoko lekuen artean, jende asko joaten da Valentziako [[Arte eta Zientzien Hiria]] delakoa ikustera, bere arkitektura modernoagatik eta han dauden museo, erakustoki eta [[L'Oceanogràfic]] izeneko aquariumagatik.
 
<center><gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
Irudi:Portada de la Catedral de Valencia (MAG).JPG|Katedrala
Irudi:Torres serrans valencia.jpg|Serrans dorrea
Irudi:Ciudad de las Artes y las Ciencias1.JPG|Arte eta Zientzien Hiria
Irudi:L'Oceanografic, Valencia, Spain 1 - Jan 07.jpg|L'Oceanogràfic
</gallery></center>
 
[[Kategoria:Txikipedia:Europako hiriak]]