Bentos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
2. lerroa:
Ekologian, '''bentosa''' (grekoa: βένθος, "itsas hondoa") ur-ekosistemetan (itsasoan, ibaian edo aintziran) hondoari atxikiak eta hondoarekin harremanetan bizi diren organismoen multzoa da. [[Plankton]]ak eta [[nekton]]ak, berriz, uretan baina hondoari atxiki gabe bizi diren organismoak dira.
 
Baldin eta argia hondora iristen bada, bentoseko komunitatean ekoizle primarioak ere egongo dira, fotosintesia gauzatzen dutenak. Baina argirik ez badago (ingurune[[zona afotikoaafotiko]]a), organismo guztiak kontsumitzaileak izango dira.
 
Komunitate bentoniko ekoizleenak eta dibertsitaterik handienekoak, baita mehatxatuenak ere, [[koral-arrezife]]ak dira. Bestalde, komunitate bentonikoen etsairik handienetako bat arraste-sareak dira.
 
Animalia-espezie asko bentosean[[zona bentiko]]an bizitzeko espezializatuta daude. Adibidez, [[ekinodermatu]]en filum osoa (itsas izarrak eta itsas trikuak) espezie bentonikoek osatzen dute. [[Pleuronektiforme|Pleuronectiformes]] ordenako arrainak ere (mihi-arrainak, platuxak eta kidekoak) bentosean bizitzeko moldatuta daude. [[Cephalopoda|Zefalopodoen]] artean, olagarroak eta txibiak ere bentonikoak dira, eta [[bivalvia|bibalbioen]] klasea ere bai. Bentoseko organismo asko, hala nola txirlak eta itsas anemonak, oso gutxi mugitzen dira; beste batzuk, berriz, guztiz finkoak dira, hala nola ostrak, koralak edo koral-algak.
 
Zenbait organismo bentoniko, hala nola itsas izarrak, ostrak, txirlak, itsas anemonak, [[ofiuroideo]]ak eta [[holoturoideo]]ak, janari-iturri dira arrainentzat eta gizakientzat.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/12/14}}
 
[[Kategoria:Biomak]]
[[Kategoria:Ekologia]]
[[Kategoria:Biologia terminologia]]