'''Jon Garmendia''', '''''Txuria''''' ezizenarekin ezaguna ([[Urnieta
'''Jon Garmendia''', '''''Txuria''''' ezizenarekin ezaguna ([[Hernani]], [[1972]]) gipuzkoar bertsolaria, poeta, zutabegile, eta batez ere musika idazlea da. Etzakit, 4itzal, Sen, Esne Beltza... musika talde askorentzat idatzi ditu kantuak, ibilbide luzean ehundik gora abesti pilatu dituelarik. Kazetari gisa egin izan du lan [[Le Journal du Pays Basque]]ko ''Mintza'' astekaria gidatuaz. Gaur egun [[Gara (egunkaria)|Gara]] egunkarirako kolaborazioak idazten ditu eta baita iritzi zutabeak ere, nagusiki kultura arloan. Kazeta.eus agerkari elektronikoan ere argitaratzen ditu erreportajeak eta iritzi artikuluak. Erbesteratu politikoa da.