Robert Graves: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
1929an [[Mallorca]]n hartu zuen bizilekua; hantxe hilko zen [[1985]]ean. Han idatzi zituen bere eleberri ezagunenetako batzuk: hasieran aipaturiko ''Ni, Klaudio'' (1934) ; ''Claudius the God'' (1934, Klaudio jainkoa), Klaudio erromatar enperadorearen kontakizunak, lehen pertsonan eginak, Augusto, Tiberio, Kaligula eta Klaudioren beraren gobernualdiei buruzkoak ; ''Count Belisarius'' (1938, Belisario kondea), [[Bigarren Mundu Gerra]]ko gertakizunekin oso lotua ; ''Wife to Mr. Milton'' (1943, Mr. Miltonen emaztea), XVII. mendeko hizkeran idatzia ; ''The Golden Fleece'' (1944, Urrezko ahari-larrua), mitologia gaurko ezagutza arkeologiko eta antropologikoen argitan berraztertzen duena.
 
Aipagarria da, orobat, ''The Nazarene Gospels Restored'' ( 1953, Nazareteko Ebanjelio berreginak), San Pauloren lehen testuak izan zitezkeenak aurkitzeko egindako idaztaldi berria. [[Urrezko ahari-larrua-]]k mitoen azterketa zabalago batera bultzatu zuen egilea, eta, haren ondoren, bere obra eztabaidatuenetako bat argitaratu zuen, ''The White Goddess'' (1948, jainkosa zuria).
 
Eleberriaren nahiz saiakeraren alorrean, Gravesen asmoa ez da artelanak osatzea (artea, harentzat, poesia baino ez baita), mendeetan landu diren gaiei buruzko istorioak berak egiatzat hartzen duen moduan berridaztea baizik. Azkenik, ezin da aipatu gabe utzi Gravesen kritikari-lana, askotariko gaiak hartzen dituena: zientzia, erlijioa, literatura. Kritikako lehen lana ''On English Poetry'' (1922, Ingeles poesiari buruz) da; oso sonatuak izan ziren 1955an agertu zituen irizpideak, Ezra Pound, T.S. Eliot, W.H. Auden, D.M. Thomas eta W.B. Yeats gaitzetsiz, eta esplikatuz nola egin zuten bekatu, zeinek bere modura, ingeles hizkuntzaren kontra. Jarrera [[ikonoklasta (argipena)|ikonoklasta]] hori, bestalde, bere buruari ere aplikatu zion Gravesek, bere poemak kondenatuz edo berridatziz.