Quito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Teleferikoaren izena nondik datorren azaldu dut
52. lerroa:
[[Inka Inperioa|Inken]] konkista [[XV. mendea]]n hasi zen, [[Túpac Inca Yupanqui]] buru zela. Honen seme [[Huayna Cápac]]-ek ''Tomebamba''n (gaur egun [[Cuenca (Ekuador)|Cuenca]]) kokatu zuen bere bizilekua. Gerra odoltsuen bidez Quituen lurraldea bereganatu zuen eta [[1532]]an, Yahuarcochako ([[kitxua]]z ''odolezko aintzira'') sarraskiaren ondoren, erabateko garaipena lortu zuen<ref>[http://revistas.arqueo-ecuatoriana.ec/es/apachita/apachita-9/88-arqueologia-de-una-batalla-la-laguna-de-yahuarcocha Apachita: Arqueología de una batalla, la laguna de Yahuarcocha]</ref>.
 
[[File:Teleferico de quito23.JPG|thumb|400px|[[TelefériQo]] izeneko teleferikoa (Q hizkia Quitotik dator), hiriko erdigunea eta Pichincha [[sumendi]]ko gailurra lotzen dituena.]]
=== Espainiar kolonizazioa (1534-1808) ===
Espainiarrak iritsi zirelarik [[Inka Inperioa]]n gerra zibila zegoen, [[Atahualpa]] eta [[Huascar]] anaien aginte goseagatik. Lehenbizikoak Quitotik agintzen zuen eta bigarrenak [[Cusco|Cuzcotik]]. [[1532]]an [[Francisco Pizarro]]k Atahualpa atzeman eta zenbait egun geroago hilarazi zuen<ref>[http://www.bohemia.cu/2005/dic/03/SUMARIOS/especiales/atahualpa.html Revista Bohemia: Atahualpa y Huáscar]</ref>.