Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
37. lerroa:
[[1907]]an sortu zen eta [[1936]]. urtea arte iraun zuen. Hasierako urteetan [[Georges Lakonbe]]k lagundu zion Urkixori eta [[1922]]an [[Eusko Ikaskuntza]]ren aldizkari bihurtu zen, Urkixo bera zuzendari zela. Lehen zenbakiak [[Baiona]]n atera ziren, eta gero [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Aldundiko]] [[inprimatzeko makina|irarkolan]], bi hilabetez behin. Lanak [[euskara]]z, [[gaztelania]]z, [[frantses]]ez edo [[aleman]]ez idatziak izaten dira, idazlea nor den. Urkixok garrantzi handia eman zion atzerriko euskalarien lanei.
 
Parte hartzaile izan ziren, besteak beste, Meillet, Saroïhandy, [[Julien Vinson|Vinson]], [[Georges Hérelle|Hérelle]], [[Jean Jaurgain|Jaurgain]], [[Jean Baptiste Daranatz|Daranatz]], [[Victor Pierre Dubarat|Dubarat]], [[Hugo Schuchardt|Schuchardt]], [[Theodor Linschmann|Linschmann]], Winkler, [[Christianus Cornelius Uhlenbeck|Uhlenbeck]], Meyer-Lübke, Dogson, [[Arturo Farinelli|Farinelli]] eta beste asko, euskaldun eta atzerritar. Euskal idazle zaharren obrak ere argitaratu ziren, zatika eta zenbaitetan faksimilez. Era horretan argitaratu ziren, esaterako, [[Bernart Etxepare|Etxepareren]] lanak, [[Arnaut Oihenart|Oihenarterenak]], [[Joan Tartas|Tartasenak]], [[Joanes Etxeberri|Etxeberri Sarakoarenak]], [[Axular]]renak, etab.
 
Gerrak eten zuen ''RIEV''en argitalpena. [[1981]]ean, [[Eusko Ikaskuntza]]ren babespean, berriz ere ekin zitzaion ''RIEV'' aldizkaria argitaratzeari, [[Julio Caro Baroja]] zuzendari zela, eta [[Juan Garmendia Larrañaga]] kudeatzaile.