Txikipedia:Energia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: « '''Energia''' zerbait egiteko behar den indarra da. Gutxi gorabehera lanerako indarra esan nahi duen grezierazko ''energeia'' hitzetik dator. Gaur egun duen zentzu...»
 
No edit summary
4. lerroa:
 
Gure gorputzak ere energia behar du edozein mugimendu egin ahal izateko: zutitzeko, ibiltzeko, pisu bat jasotzeko... [[Txikipedia:Eguzkia|Eguzkiak]] izaki bizidun guztiek bizi ahal izateko behar duten energia (beroa) ematen du. Edo [[Txikipedia:Telefono mugikor|telefono mugikor]] batek energia ematen dion [[Bateria|bateria]] bat behar du funtzionatu ahal izateko.
 
==Energia mota desberdinak daude==
Energia leku askotan aurki daiteke, baina bakarrik haren ondorioak ikus daitezke. Horren arabera, energia-mota desberdinak bereizten ditugu:
*'''Energia zinetikoa:''' Zerbaiten mugimenduak sortzen duena da. Adibidez, gizakiak aspaldi ikusi zuen ibaietako ura mugitzen dela (berez, aldapan behera jaisten ari delako), eta mugimendu hori aprobetxa daitekeela [[Txikipedia:Turbina|turbina]] deitzen den gurpil moduko bat ipintzeko; urak turbina hori mugitzen du, eta turbinak, adibidez, errota-harri bat jirarazten du, [[Gari|garia]] eho eta [[Irina|irina]] egiteko. Horrela funtzionatzen zuten aspaldiko [[Errota|errotek]]. Uraren mugimenduak eragiten duen energia zinetiko honi [[Energia hidrauliko|energia hidraulikoa]] deitzen zaio (urak emandako energia delako); energia zinetikoaren kasuan, ekintzaz (mugimenduaz) ari gara, eta energia hidraulikoaren kasuan, berriz, ekintzaren iturriaz (uraz).