Italia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
416. lerroa:
===Futbola===
{{Sakontzeko|Italiako futbol taldeen zerrenda|Italiako futbol selekzio nazionala}}
 
[[Futbol]]a (''calcio'' italieraz) kirol arrakastatsuena da, txirrindulariaren gainetik esan dezakegu. [[Italiako futbol selekzio nazionala]] munduko inoizko hoberenen artean dugu, izan ere [[Munduko Futbol Txapelketa]] lau aldiz irabazi du, [[1934]] (antolatzailea), [[1938]], [[1982]] eta [[2006]]an. [[Europako Futbol Txapelketa]] behin irabazi zuten, [[1968]]an (antolatzailea). [[Gianluigi Buffon]], [[Fabio Cannavaro]], [[Paolo Maldini]], [[Andrea Pirlo]] eta [[Dino Zoff]] dira selekzioko kamiseta aldi gehien jantzi izan dutenak. Halaber, herrialdeak beste behin antolatu zuten Mundiala 1934az gain, 1990ean.
 
[[Italiako Futbol Liga]]ri dagokionez, bestela, [[Juventus FC]] da titulu gehien duen taldea, eta 2017-18ko txapelduna.
 
===Saskibaloia===
{{Sakontzeko|Italiako saskibaloi selekzio nazionala|Italiako saskibaloi txapelketa}}
 
[[Saskibaloi]]a ere (''pallacanestro'' italieraz) herrialdeko kirol nagusien artean dugu, [[Europa]]ko liga garrantzitsuenen artean dago bertakoa ''Lega Basket Serie A'' izenekoa, eta talderik arrakastatsuena Ligako historian [[Olimpia Milano]] da.
 
[[Italiako saskibaloi selekzio nazionala|Selekzioari]] dagokionez, [[EuroBasket]] birritan irabazi dute ([[1983]] eta [[1999]]an). [[Olinpiar Joko]]etan, zilarrezko domina bi aldiz eskuratu dute, 1980 eta 2004an. [[Munduko Saskibaloi Txapelketa]]n, posturik hoberena 1970 eta 1978an lortu zuten, laugarrenak izan zirenean.
 
===Beste batzuk===
[[Errugbi]]a da beste kirol indartsu bat Italian, eta [[Italiako errugbi selekzioa|bertako selekzioa]] Europako hoberenen artean dago. [[Europako Nazioen Errugbi Kopa]], hain zuzen ere, irabazi zuten [[1997]]an.
 
== Hedabideak ==