San Anton eliza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
2. lerroa:
'''San Anton''' [[Bilbo]]ko bigarren eliza nagusia da, [[Bilboko Done Jakue katedrala|Donejakue katedralaren]] ostean. [[Zazpikaleak]] eta [[Atxuri (Bilbo)|Atxuri]]ko auzoen artean dago, [[Bilboko itsasadarra]]ren ondoan. Antzinako Bilboko mugak zehazten zituen harresiaren aztarnak aurkitu dira elizaren azpian, baita Bilboko hiriaren sorrera baino lehenagoko aztarnak ere.
 
Bilboko San [[Anton Abadea|Anton abadearen]] eliza aurrez leku berean zegoen gaztelu zahar baten orubean jasotakoa da. Aurrez aurre, hiriko kaleak ditu, eta oinetan zubia eta itsasadarra[[itsasadar]]ra, Bilbo hiriko ikur adierazgarri nagusiak, hain zuzen ere. Kokaguneak berak, gotorturiko leku aldapatsu eta estu batean egoteak, elizaren tipologia eta espazio-banaketa baldintzatzen du; bestalde, itsasadarrak berak, eta aurrean dituen hiri-espazio publikoek ere, plaza irekiak, alegia, eraikitzeko mugak eta zailtasunak areagotu egiten dituzte, zeren eta toki jakin batera mugatu beharrak aurrez ezartzen baitu eraikinaren forma eta tamaina. Nafarroatik barrena sartutako [[Arkitektura gotikoa|estilo gotikoarengotiko]]aren ereduei jarraitzen badie ere, kasu honetan aipatu diren espazioaren aldeko muga horietara egokituko zen irtenbide bat aurkitu behar zen.
 
Jatorrian areto-motako [[Arkitektura gotikoa|estilo gotikokogotiko]]ko eliza zen, baina gerora, XVI. mendean, egitura korapilatu egin zen, iparraldeko aldean hiru kapera erantsi zitzaizkionean.
 
Bestalde, txit deigarria gertatzen da aldareaurrea edo absidea[[abside]]a nabarmentzen duen elementu bereizgarririk ez izatea. Izan ere, burualde zuzeneko tenplu gisa eraturik dago; ezaugarri hori Errenazimentuaren[[Pizkundea|Errenazimentu]]aren garaiko eliza askotan ikus badaiteke ere, oso gutxitan agertzen da hiru nabeko [[Arkitektura gotikoa|estilo gotikokogotiko]]ko eraikuntzetan; eta eliza honen eraikuntzan, estilo gotikoko elementuak dira nagusiak.
 
Beraz, kontuan izanik orubearen[[Orube|orub]]earen neurriak eta aurretik azaldutako espazio-muga horiek, batetik eta bestetik, erdiko nabeak garrantzitsuena izan behar zuela alboko beste bi nabeen aldean, estilo gotikoan gehien erabilitako aukera, bestalde, geometriaren bideari ekin behar izan zitzaion sorturiko arazoei erantzun egoki bat emateko. Beraz, albora utzi behar izan ziren garai hartako eraikuntza-mota horretan irizpide nagusi izan ohi ziren balio estetikoak.
 
Eraikinean ageri diren arkitektura-elementu guztiak [[Arkitektura gotikoa|estilo gotikoarengotiko]]aren barnean sartzen dira zalantzarik gabe, oina, garaierak, gangak[[Ganga (arkitektura)|ganga]]k, oinarriak, zutabeak, arkuak, guztiak baitira gotikoak, baita gainerako elementu apaingarriak ere. Ataurrea[[Ataurre]]a, ordea, oso ospetsua, XVI. mendeko [[Pizkundea|Errenazimentu]] garaiko obra bikaina da, eta garai hartako eraikuntza-elementu adierazgarrienak ageri ditu; adibidez, arku karpanela eta [[zutabe korintoarrenkorintoar]]ren arteko horma-sargunea.
 
Ataurrearen eraikuntza-data, 1543. urtea, ageri da bestalde arkuari eusten dion goiko aldeko giltzarrian.
19. lerroa:
Image:Bilbao_-_San_Anton_02.JPG|Ataria.
Image:Iglesia_de_San_Antón_(Bilbao)._Naves_central.jpg|Erdiko nabearean barrualdea.
Image:Bilbao Muelle San Anton.jpg
</gallery>