Ángel Acebes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
5. lerroa:
[[Salamanca]]ko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. [[Zentro Demokratikoaren Batasuna|UCD]] alderdian izena emanda, Avilako zinegotzia ([[1987]]-[[1991]]) eta geroago alkatea ([[1991]]-[[1995]]) izan zen. Jose Maria Aznarrek [[1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak|1996ko hauteskundeak]] irabazi zituenean, alderdian sartu zen koordinatzaile orokor karguan. Jose Maria Aznarrek, [[1999]]ko urtarrilean, gobernura eraman zuen orduan, Administrazio Publikoetako Ministro izendatuta. [[2000]]ko martxoan Justiziako ministroa eta [[2002]]ko uztailean, alderdiak Espainiako [[2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak|2004ko hauteskundeak]] galdu arte, Barne Ministroa izan zen.
 
Beraz, [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak]] burutu zirenean, Angel Acebes zen Barne Ministroa. Bere jarduera egun horietan gaur egun ere polemikoa da oso. Atentatuetako egunetik hauteskundeen egunera arte ([[martxoaren 14]]) eman zituen prentsaurrekoetan atentatuen erantzulea [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] zela adierazi zuen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala aurkitutako zantzuek islamista bortitzen ekintza zela seinalatu; are, hipotesi hori baztertzea "intoxikazio onartezintzat" jo zuen. Gainera, Espainiako kongresuan egin zen komisioan zein epaiketan bertan, polizia buruek adierazi dute martxoaren 11ren arratsalderako islamisten hipotesia irekita eta oinarrituta zegoela.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ediciones El|abizena=País|izenburua=Cuatro atentados simultáneos causan una matanza en trenes de Madrid|hizkuntza=es|data=2004-03-12|url=https://elpais.com/diario/2004/03/12/espana/1079046001_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2018-08-15}}</ref> Askoren ustetan (batez ere ikusmolde ezkertiarra dutenen artean), Angel Acebes isla eta buru zuen gobernuaren jarduerak hauteskundeak galaraztea eragin zion Alderdi Popularrari.
 
== Erreferentziak ==