Txikipedia:Saturno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
Eguzkiaren inguruan egiten duen orbitak (jira bakoitzak) 29 urte irauten du; hau da, "gure" 29 urte behar ditu buelta oso bat emateko eguzkiari. Aldiz, oso azkar jiratzen du bere ardatzean: Lurrak 24 ordu behar ditu jira oso bat egiteko; Saturnok, berriz, 10 ordu besterik ez.
 
Saturno oso azkar mugitzen denez, haren barruko gasak ere sekulako abiaduran mugitzen dira; planetaren [[Txikipedia:Ekuatore|ekuatorean]], adibidez, haizeak 1.800 km/h-ko abiaduran mugitzera irits daitezke.
 
Planeta honek 60 ilargitik gora ditu, tamaina eta forma askotakoak; zientzialariek, ordea, ez dakite ziur zenbat ilargi dituen guztira. [[Titan (satelitea)|Titan]] izenekoa da handiena; eguzki-sistema osoan dagoen bigarren ilargirik handiena da, Jupiterreko [[Ganimedes (satelitea)|Ganimedes]] izenekoaren ondoren.
 
==Eraztunak al ditu?==