Txikipedia:Saturno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
 
==Eraztunak al ditu?==
Bai, Saturnok eraztunak ditu, Jupiterrek eta Uranok bezala. Baina Saturnokoak oso handiak dira (ia 0,5 milioi kilometro neurtzen dute alderik alde; altueran, berriz, kilometro bat besterik ez dute) eta Lurretik begiratuta ikus zitezkeen bakarrak dira. [[Txikipedia:Galileo Galilei|Galileo Galilei]] izeneko [[Txikipedia:Astronomia|Astronomoekastronomo]] batek deskubritu zuen XVII. mendean deskubritu zuten eraztunak eta ilargiak zituela. Aldiz, Jupiterren eraztunak ez ziren 1979ra arte aurkitu, Voyager izeneko [[Espazio-zunda|espazio-zunda]] bat bidali zen arte.
 
Eraztunak 100.000 baino gehiago dira, eta hautsez eta tamaina oso desberdineko izotz eta harri puskez osatuta daude. Puska horiek denak oso azkar dabiltza jiraka planetaren inguruan; horregatik, espazio-ontzi bat haien artera sartuz gero, seguru aski txikituta geratuko litzateke.