Txikipedia:Saturno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
 
==Eraztunak al ditu?==
Bai, Saturnok eraztunak ditu, Jupiterrek bezala. Baina Saturnokoak oso handiak dira (ia 0,5 milioi kilometro neurtzen dute alderik alde; altueran, berriz, kilometro bat besterik ez dute) eta Lurretik begiratuta ikus zitezkeen bakarrak (dira. Astronomoek XVII. mendean deskubritu zuten eraztunak eta ilargiak zituela. Aldiz, Jupiterren eraztunak ez ziren 1979ra arte aurkitu, Voyager izeneko [[Espazio-zunda|espazio-zunda]] bat bidali zen arte). Haien handitasunagatik ikus daitezke, hain zuzen ere; izan ere, ia 0,5 milioi kilometro neurtzen dute alderik alde, baina kilometro bakar bateko altuera besterik ez dute.
 
Eraztunak 100.000 baino gehiago dira, eta hautsez eta tamaina oso desberdineko izotz eta harri puskez osatuta daude. Puska horiek denak oso azkar dabiltza jiraka planetaren inguruan; horregatik, espazio-ontzi bat haien artera sartuz gero, seguru aski txikituta geratuko litzateke.
 
Ez dago oso argi nondik edo zergatik sortu ziren eraztunak, baina Saturno bera bezain zaharrak diela uste da.