Eneko Arista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-leinua +etxea)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
48. lerroa:
Pérez de Urbelen ustetan [[Ximeno Iruñekoa]], baina Sánchez Albornozek ez du hori onartzen.</ref> "nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten Frantziako Gortean. [[Karlos II.a Burusoila|Karlos Burusoila]] Frantzia eta Akitaniako erregearekin bake-ituna egin zuten. Eneko 237. [[Islamiar egutegia|islamiar urtean]] hil zen, hau da, 851ko amaieran edo 852ko hasieran,<ref name= "LeviGomez"/><ref name "Sanchez"/> eta Gartzea Enekoitz (852-870) izan zuen ordezkaria.
 
=== Aragoiko koroaren sorrera ===
Aragoiko Koroaren zenbait iturri historigrafikok Eneko Aritzaren biografia eta haren ondorengoak Aragoiko konderri eta ondoren erregetzaren sorrerarekin lotzen dituzte. [[Jeronimo Zurita]] historialariak ([[1512]]-[[1580]]) sortu zuen ''Anales de la Corona de Aragón'' lanean aipatzen dira istorio horiek, egiaztatzeko zail direnak.
 
Kondaira horrek dio adibidez Aragoiko [[Sobrarbe]] eskualdeko kristauak musulmanen erasopean zirela 9. mendean eta Eneko Aritza Iruñeko errege beraien laguntzera joan zela<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Pueyo de Araguás. La cruz de Íñigo Arista.|hizkuntza=es|url=http://www.elpueyodearaguas.com/contenidos.php?idi=&cl=LUGARES_E&cla=_4IZ0Q02KB&tip=1&col=1&cimg=|aldizkaria=www.elpueyodearaguas.com|sartze-data=2018-08-10}}</ref>. Gerturatzen ari zela, [[gurutze]] bat agertu zitzaion zeru urdinean, [[Mairu|mairuen]] posizioa salatzen zuena, eta gurutzeari segika, [[segada]] egin zieten Aritzaren nafarrek musulmanei. Ustekabeko erasoa garaipen konpletoa izan zen, eta mairuen odol isuriak gorriz tindatu zuen Soto izeneko [[arroila]]. Sobrarbeko bizilagun kristauek erregetzat hartu zuten Eneko Aritza orduan. Eta gurutze mirarizkoa Aritzaren ikur bihurtu omen zen<ref name=":0" />. Gudu hartakoa eszena irudikatzen da [[San Juan de la Peña monasterioa|San Juan de la Peñako]] Aragoiko errege-erreginen panteoiko karezko erliebe batean (ikus irudia).
 
== Aritza eta kristatutasuna ==
Jada Enekoren bizitzan zehar, monasterio batzuk zeuden Nafarroan. Hala zioen [[Eulogio Kordobakoa]]k 848an eskualdea bisitatu zuenean. [[Wilesindo]] [[Iruñe eta Tuterako artxidiozesia|Iruñeko apezpikuari]] bidalitako ''Passio sanctorum martyrum Georgii monachi, Aurelii atque Nathaliae'' bere eskutitz ospetsuan, ez du bakarrik Enekoren kristautasuna ({{lang|la|''christicola princeps''}}) goraipatu baizik eta Iruñetik gertu zeuden hiru monasterioaren izenak ere aipatu zituen: [[San Pedro de Siresako monasterioa|Siresa]], San Zakarias eta [[Leire]]. Leirekoa IX. mendean eratu zuten<ref name=Collins1990>{{erreferentzia|abizena=Collins|izena=Roger|izenburua=The Basques|urtea=1990|argitaletxea=Basil Blackwell|lekua=Oxford|isbn=0631175652|edizioa=2 |orrialdea=146}}</ref> eta, gero, bertoko monjek Enekok berak sortua zela aldarrikatu zuten. Monasterioaren artxiboetan dagoen agiri baten arabera, 842an Enekok monasterioari [[Esa]] herria eta gertuko eremuak eman zizkion ({{lang|la|''Ego rex Eneco concedo...''}}), nahiz eta agiriaren egiazkotasuna zalantzazkoa izan. Tradizioak Eneko Leiren bertan lurperatu zutela dio.