Solomon R. Guggenheim Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoa (2018) '''Solomon R. Guggenheim museoa''', Guggenheim museo beza...»
(Ez dago alderik)

10:31, 8 abuztua 2018ko berrikusketa

Solomon R. Guggenheim museoa, Guggenheim museo bezala ere ezaguna, New Yorkeko Manhattaneko bostgarren etorbideko 1071 zenbakia eta Upper East Side auzuneko 89. zenbakian kokaturiko museoa da. Handituz doan arte inpresionista eta postinpresionista

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoa (2018)

bilduma iraunkor azpimarragarri baten egoitza da, baita ere arte moderno goiztiarreko eta arte garaikidearena ere. Era berean, museoak aldi baterako erakusketa bereziak antolatzen ditu urtean zehar. Museo hau Solomon R. Guggenheim Fundazioak ezarri zuen 1939an, hasiera batean “Pintura Abstraktuaren Museoa” izendatua, bere lehen zuzendaria izandako Hilla von Rebay artista abstraktuaren gainbegiradapean. Museoak Fundazioaren sortzaile zen Solomon R. Guggenheimen heriotzatik gutxira hartu zuen gaur egungo izena, 1949an.

1959an museoa alokaturiko espazio batetik gaur egungo kokapenera lekualdatu zen; XX. mendeko arkitekturaren adierazgarri zen eraikuntza bat bezala aitortua. Eraikin zilindrikoa Frank Lloyd Wrightek diseinatu zuen, estuagoa bere azpiko aldean goiko aldean baino, eta “espirituaren tenplu” bezala sortua.  Eraikinak galeria funtzio betetzen duen arrapala bat dauka, beheko pisutik hasi eta kiribil jarraikor batean eta justu sabai-leihoaren azpian amaitzen dena.  Eraikinak 1992an zabaldua eta berritua izan zen, 2005 eta 2008 artean dorre bat atxikiz eraikinari.

Bilduma nabarmen hazi da zortzi hamarkadetan zehar, eta hainbat bilduma pribatu garrantzitsuez osaturik dago, Solomon R. Guggenheimena zen jatorrizko bildumatik hasita. Bilduma Fundazioaren anai diren museoekin partekatzen da. 2013an Museoak 1.2 milioi bisitari izan zituen eta New Yorkeko arte garaikidearen erakusketa ospetsuena izan zuen.