«Espeleologia»: berrikuspenen arteko aldeak

ref karstaren zientziak
(espeleoturismo lotura)
(ref karstaren zientziak)
[[Fitxategi:BU-56 Illaminako Ateak 01.jpg|alt=Euskal espeleologoak Illaminako Ateak leizearen sarreran.|thumb|Euskal espeleologoak [[Illaminako Ateak (BU-56)|Illaminako Ateak]] leizearen sarreran.]]
'''Espeleologia''' [[haitzulo]]en jatorria eta izaera arakatzen eta ikertzen dituen jakintzaren alorra da. Espeleologiaren aztergai nagusia leizeen behaketa eta horien egitura bada ere, estalagmiten eta estalaktiten eraketa, baldintza hidrologiko orokorrak eta haitzuloen bilakaera ere jakintzaren alor horretan sartzen dira, besteak beste, [[karstaren zientziak]] izeneko jakintza multzoaren baitan. Bestalde espeleologiak geologiaren eta hidrologiaren laguntza beharrezkoa du ikerketetan ondorioak ateratzeko. Espeleologia helburu [[Zientzia|zientifikoarekin]] egiten da; [[aisia]] edo [[Kirol|kirola]] denean [[espeleoturismo]] izena egokiagoa da.
 
''Espeleologia'' hitza lehen aldiz [[Émile Rivière]] paleontologo frantsesak erabili zuen. XVIII. mendean dagoeneko haitzuloen ikerketa hasita bazegoen ere, zientziaren alor gisa ez zen bereizi XIX. mendera arte. Garai horretan [[Édouard Martel]]ek haitzulo asko ikertu zituen mundu osoan zehar. Espeleologiak zientzian dituen ekarpenak ugariak dira, bai geologia-mailan, bai biologian ere. Ekonomiaren alorrean emaitza onak izan ditu ura bilatzeko, lurralde lehorretan batez ere, energia hidroelektrikorako, etab. Espeleologoak Babes Zibil arloan ere parte hartzen dute, haiek osatutako [[espeleolaguntza]] taldeen bitartez.
4.131

edits