Amaia Aroma Lejarreta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
argazkia infotaulan txertatu
No edit summary
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Amaia Aroma Lejarreta Gerra denboran jaio zen. Aroma-Lejarreta familia Durangon[[Durango]]n bizi zen arren, ebakuazioan, Abadiñoko senitartekoen baserri batera joan ziren ihesi eta hantxe jaio zen Amaia, Bizketxe baserrian. Handik Kataluniara[[Katalunia]]ra jo zuten eta ondoren Frantzian[[Frantzia]]n ibili ziren, harik eta [[Gerra ZibilaZibil]]a amaitu arte.
 
Umetatik izan zuen musikarako zaletasuna. Solfeo eta piano ikasketak egin zituen Durangoko Santa Susana ikastetxean. Txistua jotzen ikasten hamazortzi urterekin hasi zen, sortu berria zen ‘Garbi''Garbi Alaiak’Alaiak'' dantza taldea laguntzeko asmoz. Antonio Urgoiti ‘Itzela’''Itzela'' izan zen bere txistu irakaslea. Txistulari Elkarteko kide ere egin zen eta horrek Txistulari aldizkaria jasotzea ahalbidetu zion.
 
Txistu munduan murgildurik zegoenez, Bilboko Aste Nagusiko kontzertuan parte hartzeko izena ematea erabaki zuen. Txistulari Elkartetik ordea, ezezkoa jaso zuen. Emakumeek ezin zutela kontzertuan parte hartu erantzun zioten. Horren aurrean Amaiaren ahizpa Eskarnek gutun bat igorri zuen elkartera zergatia galdetuz eta desadostasuna azalduz. Tirabiraren ondoren, baimena lortu zuen eta 1959. urteko Aste Nagusian Bilboko Areatzako Kontzertuan parte hartu zuen. Euskal Herrian horrelako ekitaldi batean parte hartu zuen lehen emakumea izan zen.
12. lerroa:
== Txistulari ibilbidea ==
 
Garbi Alaiak taldean hasi zen txistua jotzen. ''Tronperri'' dantza taldean hainbat urtez jo ondoren, ''Kriskitin'' dantza taldeko ikuskizun askotan ere aritu zen txistulari. Dantza taldeetako jardunaz gain, Durangaldeko Txistulari Egunetako kontzertuetan, hainbat urtez jo du txistua.
 
Urteetan jardun du txistu irakasle. Hainbat neska-mutilek ikasi du Amaiarekin txistua jotzen.