Luz Zalduegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
== Biografia ==
 
Luz Zalduegi Mallabiko Osma baserrian jaio zen.<ref>[https://zientziakaiera.eus/2015/01/23/gure-lehen-emakume-albaitaria-luz-zalduegi-1915-2003/ zientziakaiera.eus]</ref> Txikitan Zengoitteko auzo-eskolara joaten zen, oinez. Mallabian hasitako prestakuntza [[Gasteiz]]en eta Madrilen jarraitu zuen. Batxiler ikasketak Madrilgo Cardenal Cisneros Institutuan egin zituen, errebalida frogak arrakasta handiz gainditu eta ikasturte horretatik aurrera, ikasle ofiziala izan zen. Ondoren, 1930eko urrian, albaitaritza ikasketak hasi zituen, Madrilgo Enbaxadoreen kaleko antzinako Albaitaritza Eskola Gorenean.1935eko uztailaren 18an bukatu zituen ikasketak. Urte hartan, Kimika Inorganikoa eta Organikoa eta Analisi Klinikoen Katedran ikasle laguntzailearen plaza lortu zuen oposizioen bidez eta bertan egin zituen praktikak. Ikasketak amaitu eta gero, udal-ikuskatzaile izateko oposizioak prestatu zituen. 1936ko uztailean gainditu zituen. [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] hasi berria zen eta herrira bueltatu zen, Mallabira.
 
Mallabian zegoela, [[Eusko Jaurlaritza]]ko Abeltzaintzako zuzendariak, Martiniano Alkorta Saez de Buruagak, beragana jo zuen [[Gipuzkoa]]tik ihesi zetozenei jaten emateko gizarte-laguntzak sortu zituen jangelen ikuskaritzaz arduratzeko. Horretan ibili zen [[Bizkaia]] frankisten esku geratu zen arte.Handik hilabete batzuetara udal-ikuskatzaile plaza eskuratu zuen [[Bermeo]]n. Portuan, azokan eta kontserba fabriketan arrainen eta esnearen [[bromatologia]] azterketak egiten ibili zen. 1939. urteko abenduan ikuskatzaile plaza eskatu zuen [[Eibar]]ko [[udal]]ean eta onartu ondoren, bertara joan zen lanera, baina 1940ko uztailean, dimisioa aurkeztu zuen ezkontzeko.
15. lerroa:
Ikaskidea izan zuen Leandro Carbonero Bravorekin ezkondu zen. Gerra amaitu ondoren, bikotea [[Marokoko Protektoratu Espainiarra|Marokoko Protektoratuan]] sortu ziren lanpostuetarako prestatu zen eta oposizioetan parte hartu zuten. Baina Luzek ezin izan zituen frogak egin. Oposizio egunean bertan, deialdiko zerbitzu buruak esan zion lan hura ez zela emakumeentzako aproposa eta erretiratzeko eskatu zion. Urte bete beranduago, debekatu egin zuten emakumeen izen-ematea oposizio hartan.Marokon bost urte eman zituen bikoteak. Ostean, 1945ean Estatuko Albaitarien Kidegorako oposizioak prestatu eta gainditu zituen. Plaza lortu ondoren Animalien Biologia Institutuan lan egin zuen. Bertan, sukar aftosoa ikertu zuen. Handik gutxira Abelazkuntzarako Zuzendaritza Nagusiaren Zerbitzu Zentraletara bidali zuten.
 
Animalien Biologia Institututik, Abeltzaintzako Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara joan zen ikerketaren eta hezkuntzaren sailaz arduratzeko. Bertan, ikerketarekin jarraitu zuen eta ikuskaritza lanetan ere murgildu zen. Adibidez, [[Madril-Barajas aireportua|Barajasko]] aduanan hegaztien inportazioaren zaintzaz arduratu zen. 1955etik erretiratu arte Nekazaritzako Ministerioko Abeltzaintzako Estatistika Sailean egin zuen lan. 1982-1984 tartean Nekazaritzako Kontseilu Goreneko lehendakaria izan zen. Jubilatu zenean, 1984an, Madrilgo Albaitaritzaren Historiarako Sozietateko Lurralde Zuzendaritzako Kidea izan zen.
 
== Omenaldiak ==