«Gregor Mendel»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Gregor Johann Mendel''' (Heinzendorf, gaur egun [[HynĉiceHynčice]], [[1822]]ko [[uztailaren 20]]a - [[Brno]], [[1884]]ko [[urtarrilaren 6]]a) [[austriaaustriar]]r abade eta zientzialaria izan zen. [[Genetika]] modernoaren aita dela esan dezakegu; bere ikerketekin biologiaren atal honi oinarri sendoak jarri baitzizkion.
 
Ondoretasun-karaktereen transmisioak lege jakin batzuk betetzen zituela erakutsi zuen, [[ilar]]ren landareekin egindako ikerketak baliatuta; gerora haren izena ezarri zitzaien lege horiei. Dena den, haren ekarpenak ez ziren [[XX. mendea]] hasi arte behar bezala ulertu eta onartu.
 
== Bizitza ==
[[Austria]]ko [[Heinzendorf]] herrian (gaur egun, [[HynĉiceHynčice]], [[Txekia|Txekiar Errepublika]]) jaio zen eta bi egunen buruan Johann bataiatu zuten <ref>Hori dela eta, behin baino gehiagotan uztailaren 22a hartu da bere jaioteguntzat.</ref>. Gurasoek baserri txiki bat zeukaten eta bere aitarekin ikasi omen zuen [[mentuak]] egiten eta fruitarbolak hazten. Haurtzaroan landarezain gisa lan egiteaz gain, erlezaintza ikasi zuen eta Olomouceko Filosofia Institutura joan zen gaztetan. [[1843]]an [[San Agustinen Ordena|fraide agustindar]] sartu zen; orduantxe hartu zuen "aita Gregorio" izena. Tomas Deuna abatetxeanabade-etxean bizi ondoren, [[Viena]]ra igorri zuten irakasle ikasketekin segitzeko; bertan [[1851]]n matematikan eta zientzietan lortu zuen doktoretza. [[1854]]an Brünneko Erret Eskolako irakasle laguntzaile izateko itzuli zen.
 
[[Fitxategi:StThomasAbbeyBrno.jpg|thumb|300px|Brünneko Tomas Deuna abatetxeaabade-etxea 2005ean|left]]
[[1856]]an hasi zituen ikerketak monasterioko lorategian, unibertsitateko irakasleek eta monasterioko kideek bultzatuta. Horretarako ilarrak erabili zituen, ''Pisum sativuum'' espeziekoak hain zuzen. 1856 eta [[1863]] bitartean 29.000 landare landatu eta aztertutakoan arau orokor batzuk ondorioztatu zituen, herentziaren hiru legeak hain zuzen. Bere lanak BrünnekoBrünngo Natura Ikerketarako Elkartearen bileretan aurkeztu zituen [[1865]]ko otsailaren 8an eta martxoaren 8an; hurrengo urtean Elkartearen Aktetan argitara eman zen lana ''Hibridazio esperimentuak landareekin'' izenez ("''Versuche über Pflanzenhybriden''") <ref>{{en}}{{erreferentzia |izenburua = Experiments in Plant Hybridization |url = http://www.mendelweb.org/Mendel.html|hizkuntza=en}}</ref>. Artikulua mamitsua eta zientifikoki primeran eraikia izan zen. Hala ere, dena delakoagatik, garai hartan bere lana ez zen aintzat hartu.
 
Ilarrekin ikerketa burututakoan, erleak erabili zituen Mendelek, baina, landereekin ez bezala, emaitzak ez ziren asetzeko modukoak izan. [[1868]]an monasterioko buru izendatu zutenez geroztik bere postuko zereginei eutsi behar izan zien buru belarri. Bere bizitzan hainbat erakundetako kide izan zen.
Lehen belaunaldiko landareei [[autoernaltzeko]] era emanda lortu zuen bigarren belaunaldia. Hazi horiak eta berdeak ematen zituzten landareak atera zitzaizkion, baina 3:1 proportzioan, hots, 3 hazi horiekin eta bat berdeekin. Beste karaktereekin ere emaitza ez zen aldatzen. Esperientzia honetatik lehenengo eta bigarren legea ondorioztatu zituen.
 
Lege horiek bi karaktere edo gehiagotan bereizten ziren landareetan betetzen zirenentzzirenetz egiaztatzen saiatu zen ondoren. Kasu honetan lehendabiziko belaunaldirako hazi horiak eta leunak zituzten landareak hautatu zituen batetik eta hazi berdeak eta zimurrak zituztenak bestetik. Gurutzatutakoan lortutako lehenengo belaunaldian karaktere gainartzaileak agertzen ziren (horiak eta leunak) baina ez azpirakorrak (berdeak eta zimurrak) Bigarren belaunaldian lortzen zuen proportzioa 9:3:3:1 zen, hau da, 9 landare hazi hori eta leunekin, 3 hori eta zimurrekin, beste 3 hazi berde eta leunekin eta bakarra hazi berde eta zimurrekin. Hemendik ondorioztatu zuen Mendelek bere hirugarren legea.
 
Zazpi ezaugarri edo karaktereri erreparatu zien:
== Mendelen legeak ==
{{sakontzeko|Mendelen legeak}}
Horrela deituak Mendelen izenean, berak deskubrituaurkitu baitzituen 1865an1865ean. Autoreen arabera aldaketak dauden arren, maiz Mendelen ondoren definitutako kontzeptuak erabiltzen direlako besteak beste, honela formula daitezke labur-labur.
[[Fitxategi:Mendelian_inheritance_3_1.png|thumb|300px|right|Mendelen lehenengo bi legeen adierazpen grafikoa]]
 
184.158

edits