Museo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
79. lerroa:
 
Museoaren espazio antolaketa berri honetan, askotan aldi bateko erakusketentzako gelak ezartzen dira, hauek pixkanaka-pixkanaka museoaren ohiko lekua bilakatzen direlarik. Mota honetao gaiak, baita arkitektura, kontserbazio edo zaharberritze gaien inguruan nazioarte mailan museoen arloa antolatu egiten da. 1926an, [[Nazioen Liga|Nazioen Ligaren]] babespean, [[Museoen Nazioarteko Bulegoa]] sortu zen, Honek Mouseion aldizkaria argitaratu zuen. Zortzi urte beranduago, 1934ean Bulegoak Madrilen antolaturiko hitzaldi batean arkitekturaren arloko neurriak eta arte museoen garapena batu zituen, hortik gutxira museografia eskuliburu batean argitaratua. 1946an [[UNESCO|Unescoren]] barneko museoen lankidetzarako nazioarteko antolakuntza berri bat sortu zen: [[Museoen Nazioarteko Kontseilua|Museoen Nazoarteko Kontseilua]] (International Council of Museums, edo ICOM). 18 urteetan zehar, 1948tik 1966ra arte, [[Georges-Henri Rivière|Georges-Henri Rivièrek]] zuzendu zuen, [[Arte eta Herri Ohituren Museo Nazionala|Arte eta Herri Ohituren Museo Nazionalaren]] sortzaileak. Deskolonizazio eta modernizazio garai berrietara egokituko zen museologia berri baten bultzatzaile izan zen, bereziki etnografian, museoek garapen sozialean parte izan zitezen eta ez soilik iraganaren gordailu. Ideia hauetatik sortu ziren [[Ekomuseo|ekomuseoak]]. Europan XIX. mende amaieran sortutako museo etnografikoen ondorengo ziren. «Lekuko museo» hauek , 1960ko hamarkadatik, habitatera, ingurumenera eta baita ingurune industrialean jardun ziren. Izan ere, 1970eko hamarkadan garatu zen nazioarte mailan eman zen museoen ugaritze mugmendu handi baten parte izan ziren. «[[Interpretazio Zentro]]» deituriko toki hauek aniztasunean ikusten zuten lurralde, nekazaritza jarduera edo ondare industrial baten inguruko aitortzan komunitate etniko edo sozialen identitatea adierazteko modua.
 
=== 1975etik gaur egun arte ===
1975etik aurrera, artearen merkatuan lehiatzen hasi zenean, metropoli eta hiri ertainetako eraikuntza, zabalkunde eta berrikuntza  ikaragarriek museoen mundura iraultza ekarri zuen, arkitekto errekonozituenak mugiaraziz. Parisen 1977an inauguraturiko George Pompidou Zentroa da horren adibide.  Renzo Piano eta Richard Rogersek eraikinaren kanpoaldean, fatxadan ikusgai, bandeja zabal batzuetan  funtzio teknikoa ziurtatzen zuten dispositiboak ezarri zituzten. Museoen egokitzapen honek  flexibilitate ahalik eta handiena eskaintzen zien  lanen erakusketei.  Beste museo batzuk antolamendu bera bera erakusten dute: Aire eta espazioaren museoa Washingtonen, 1975ean inauguratua, edo Zientzia eta Industriaren Hiria Parisen, 1980. hamarkadaren erdialdean eraikia.
 
Hamarkada honetan antzinako monumentuak berritu eta museoetan bilakatzeko edo XIX. mendean eraikitako museoak zaharberritzeko borondatea erakutsi zen. Lehenengo kasuan , Pariseko bi adibide ditugu, 1985ean inauguratutako Picasso Museoa, XVIII. Mendeko  hôtel particulier batean kokatua Marais barrutian kokatua, eta Orsay Museoa, hurrengo urtean inauguratua 1900ean eraikitako Orsayko antzinako geltokiko lurretan kokatua. Biana beste adibide batek  kasu hau erakusten digu Frantziar Iraultzaren Vizilleko museoarekin, 1984ean iinauguratua, Lesdiguièresko dukearen eta frantziako errepublikaren presidenteen gazteluan kokatua. Bigarren kasuari dagokionez,  kasuak biderkatu egiten dira probintziaka(Amiens, Ruan, Nantes, Lyon...). Parise, Natur Historiaren Museo Nazionaleko eboluzioaren galeria handiaren zaharberritzea  da adibiderik onena, 1994ean irekia izan zelarik publikoari.
 
1978an Ieoh Ming Pei arkitektoak  Washingtoneko National Gallery-ko  hegal berria eraiki zuen. Patio baten inguruan antolaturiko bi bloke triangeluarrez osaturik, erakusketa aretoak, eta ikus arteen ikasketarako zentro bat zituen. Bertan ikus daiteke piramidearen arrazoia, argi zulo moduan erabilia, eta ondoren Louvreko zabalpenean ikusiko dena.
 
Museo hauek , itxura moderno eta post modernodunak, zentro kultural gisara antolatzen dira orain: erakusketa aretoez gain, aldi batekoak edo iraunkorrak,  hainbat ekipamendu dituzte: ikerketa, dokumentazio edo  lanen errestaurazio zentroa, batzuetan liburutegi publikoak, auditorioa, ikus-entzunezko aretoak, hezkuntza tailerrak, merkataritza zerbitzuak, liburu dendak, boutiqueak, kafeak, jatetxeak, baita bisitarien harreran informazio eta orientaziorako espazio handiak. Helburua bisitari gehiago erakartzea da. Horretarako museoek ekintza eskaintza handia dute, liburuak argitaratzen dituzte, filmak ekoizten dituzte,  edo kontzertu edo hitzaldiak antolatzen dituzte. Izan ere, museo handi hauek fazeta anitzeko zentroetan bilakatzen dira, hiri erdian kokaturik, eta «bizitza kulturala» deritzon horretan espirituala eta kontsumoa bateratzen diren momentuaren oinarri bilakatuz.
 
Baina horretarako museo  horiek egokitzea ezinbestekoa izan zen, batzuek zabalera handikoa, New Yorkeko MoMa, Washingtoneko National Gallery edo Pariseko Louvre museoa bezala. Obra handi hauek  museoaren irudi klasikoa aldatu zuten forma moderno bat emanez, handiagoa eta erosoagoa aldi berean. Bertaratze kopuruaren gorakadak honen arrakasta adierazten du: adibide gisara, frantziako 30 museo nazionalena, 5 milioi bisitari izanik 1960an, 6 milioi 1970ean, 9 milioi baino gehiago 1980an eta ia 14 milioi 1993an.
 
Bisitarien gorakada eraikin berrien irekierarengatik eta harrera gaitasuna handiagoagatik azaldu daiteke, baina baita ere museoa bisitatzeak prestigio kutsu bat berreskuratu zuelako ere.  Adibidez, Louvre, Versalles edo Orsay museoek egunero 10.000-20.000 bisitari jasotzen zituzten. Hain zuzen ere,  1980. hamarkadan  kultura instriaz, eskaintza eta eskaria, inbertsioaz eta errentagarritasunaz hitz egiten hasi zen. Museo batek enpresa baten moduan funtzionatu behar zuela esaten hasi zen eta bere bezeroak erakarri behar zituela. Merkataritza-logika hau  Louvre Museoarengatik oso urrutira eramana izan zen, zeinak bere marka merkaturatu baitzuen  frankizien bidez Estatu Batuetan edo Golfoko herrialdeetan. Eta hala eta guztiz Kultura Ministerioaren diru-laguntza garrantzitsu bat jasotzen jarraitzen zuelarik, izan ere, Frantzian, mezenasgoa ahulegia zen diru publikoa ordezkatzeko. Museo handiak ekonomia mixtoko eta autoritate lehia batean topatu ziren.
 
Museoen suspertze honek bereziki arte garaikideko museoei eragin zien bereziki, baina baita ere arkeologia eta tokiko museoei. Mugimendu orokortu honek , Estatuak bultzatua eta lagundua, herri agintariek ere bere gain hartu zuten, horrelako ekipamendu kulturalen balio sinbolikoa  hauteman zutelarik.
 
Frantzian museo berriak sortu edo  eraikin berriekin hornitu ziren hiriak  [[Villeneuve-d'Ascq]], [[Grenoble]], [[Bordele]], [[Lyon]], [[Saint-Étienne]], [[Nîmes]], [[Arles]], [[Nemours]] (musée de Préhistoire d'Île-de-France) izan ziren eta beste asko zaharberrituak izan ziren (musée des beaux-arts de Lyon, palais des beaux-arts de Lille, musée des beaux-arts de Rouen, Nancy-ko Arte Ederren Museoa, musée la coupole dans le Pas de Calais13​, baita Douai-n, Parisenia museo nazional guztiekin  eta duel gutxi   musée Fabre, musée des beaux-arts d'Angers, museo de Bellas Artes de Dijon, musée des beaux-arts de Bordeaux, musée des beaux-arts de Marseille, musée de Picardie, museo de Bellas Artes de Nantes, etc). Leku berrien eraikuntzak eta errestaurazio lanek bisitarien bertaratzean  gorakada eragin zuten (260.000 bisitari Grenoblen ireki eta zortzi hilabetetara). Arte zentro berriek (Le Magasin de Grenoble, Toulouseko Les Abattoirs edo Bordeleko  CAPC etab.) espazio ikaragarri handiak dira aniztasun formaleko lanak aldi batez jasotzeko bikain egokituak; FRAC-ak pixkanaka  egitura iraunkorrekin ekipatzen diren bitartean.
 
1900eko hamarkadatik museoen sorkuntza, berrikuntza eta garapena, eta orokorrean, sektore kulturalarena, 1970eko hamarkadan industria zaharren krisiak hondatutako eskualdeen birmoldaketari lagundu zioten: Château de la Verrerie (1971an berregokitua ''Musée de l'Homme et de l'Industrie, l’Écomusée'' gisara Le Creusoten), LaM (Lillen 1983an inauguratua), Glasgowko Arte Moderno Galeria (1996an inauguratua Eskozian), [[Guggenheim Bilbao Museoa|Bilboko Guggemheim  Museoa]] (1997an inauguratua Euskal Herrian), Valencianesko Arte Edrren Museoa, Piscine (2001ean inauguratua Roubaix-en), eta berriki Metz-ko Pompidou Zentroa (2010ean Metz-en inauguratua) edo Louvre-Lens Museoa(2012an Lens-en inauguratua).
 
== Museoak Euskal Herrian ==