Museo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
67. lerroa:
Mendearen bigarren erdialde honetan jendearen bertaratzea ez zen bakarrik museo handien kasuan ematen, baizik eta erakusketa handien kasuetan ere. Horrela museo publikoaren erabilera soziala agerian gelditzen da: «jenioaren lanak geroari dagozkiote eta eremu pribatutik atera behar dute mirespen publikoari eskaintzeko» idatzi zuen [[Alfred Bruyas|Alfred Bruyasek]], [[Gustave Courbet|Gustave Coubeten]] lagun eta babesleak, 1868an [[Montpellier|Montpellierreko]] hiriari bere bilduma eskaini zionean. Horrela, 180ko hamarkadatik, Louvren erakusketak antolatzen ziren, eta ez bakarrik arte erakusketak. Izan ere, XIX. mendean idustria asko garatu zen eta museoan frantziako industriaren zenbait produktu erakutsi zitezketen. Horrela marrazketa eskolak, erakusketa unibertsalak, eta arte apliaktuaren inguruko museoak sortuko dira. Horietako lehena Londresen sortuko da 1852an,hiri berean urte bete lehenago [[munduko lehen erakuskera unibetsala]] ospatu ondoren. Henri Cole, enpresari eta gizon victoriarrak amaitu berri zen erakusketa unibertsalean erakutsitako objektuak 500 librengatik erosi eta bilduma iraunkor bat osatzeko agindu zuen. [[South Kensington|South Kensingtonen]] lursail bat aurkitu zuen eta, segituan, bilduma anitz, arte eskola, anfiteatroa eta liburutegia zituen museoa eredu bihurtu ziren. [[Victoria and Albert Museum]] bezala berrizendu zen. Datozen urteetan arte dekoratiboaren inguruko beste zenbait museo sortu ziren, Vienatik hasi eta Budapesteraino, Stockholm eta Berlinetik pasaz. Frantzian, ez da 1905arte horrelako museorik agertuko. Hala ere, 1856an, Lyonen antzeko museo bat egitea erabaki zen hiriko merkataritza ganberaren erabakiz. Hurrengo urtean Manchesterren arte erakusketa ambiziotsu bat izan zen, Arte Treasures. Antzinako artearen sintesia izan nahi zuen, margo, ekultura eta arte garaikidearen atzera begirako erakusketa bat izanik eta arte dekoratiboa eta margo britaniar garaikide batzuk zituelarik. Horresnbesteko arrakasta izan zuen, ezen Londresko tren bereziak ere jarri behar izan zituzten. Erakusketek eta museoek herritarren artean zuten arrakasta XIX. mendeko azken laurdena markatu zuen instrukzio eta zabalpen politika baten ondrioa zen. Bereziki Frantzian «museoaren berrantolapena eskolaren korolarioa da» 1881eko ministeritzako zirkular baten arabera. Kantoietako museoen aldeko gobernuaren asmoak, elkarteak nagusitzen diren kanpainen bidez bideratzen da, Edmond Groult, [[Lisieux|Liseuxeko]] abokatuak zuzendurikoa moduan: «heziketaren bidez moralizatzea, arteekin liluratzea, zientziekin aberastea» zen gauzen irakasgaien militante hau, honelako berrogehita hamarren bat entziklopedia txiki sortzea bultzatu zuelarik. Beste batzuk,ambiziotsuagoak, [[Émile Guimet]] industriagizonaren moduan, museo zehatzagoak sortu zituzten. Honek gizakiaren zriontasuna bilatu zutenei begira, erlijio sortzaileak zirela ikusi zuen eta, hortik lehen aldiz, Lyonen (1879) eta ondoren Parisen (1889) Ekialdeko erlijioen historiaren museo baten sorkuntza. Gaur egun bere izena darama, [[Guimet Museoa]]. [[Fitxategi:Guggenheim_Bilbao_Museum.jpg|thumb|Bilboko Guggenheim Museoa]]XIX. mendeko museoen inguruko azken atala museo etnografikoena izan zen. Bitxikerien kabineteen ondorengoak izan ziren, explorazio bidaiekin aberastuak eta inperio kolonialen formakuntzari esker ondoren. [[Etnografia]] bera, zientzia bihurtzen ari zenean sortu zen, hau da, XIX. mende erdialdean. Horregatik 1837tik, Japoniako bidaiko itzuleran Philip Frantz Von Siebold botanikariak Herbeheretako erregearen agindu bat jaso zuen esanez jakitera eman zuen bildumekin museo bat antolatzeko. Horrela sortu zen [[Leiden|Lleidengo]] Voor Volkerkunde museoa. Adibidea Alemaniara zabaldu zen, Leipzig, Munich eta Berlinera, konkretuki. Parisen [[1878ko Erakusketa Unibertsala|1878ko Erakusketa Unibertsalaren]] datorren egunean [[E-T Hamy]], Historia Naturalaren museo nazionalean Antropologia irakaslea, Trocadero jauregian museo etnografiko bat irekitzeko agindua jaso zuen. Erresuma Batuan , 1883an, Oxfordeko Unibertsitatea Pitt-Riversen generalaren doaintzaz baliatu zen, berak hasitako armen bilduma jarraitzeko. Orduan iritsi ziren berrikuntza museografikoak herrialde eskandinabiarretara: beren izaera nazionalaren desira indartsu batek mugiturik , ikerketa etnografikoek herri-tradizioen nabaritasunak kontserbatzera eraman zituen. Horrela sortuz 1873an Nordiska Museel Estockholmon,«jatorri eskandinabiarra duten hizkuntza bat hitz egiten den» eskualdeei eskainitako museo bat. Baserri zein hiri giroko objektuak bertan «figura eta taldeez girotutako bizitza intimoa eta etxeko lanak errepresentatzen dituzten barnealdeak» aurkezten ziren. Bertan baserri girok zein hirikoak bertan aurkeztu ziren. Barnealdeen errepresentazio hau argizari museoetan oinarritua zeoen, garaian oso modan zegoena, [[musée Grévin]]-en kasuan gertazten zen moduan, Parisen 1882an inauguratua. 1884ean [[Trocadero museoa|Trocadero museoan]] Europa areto bat ireki zen, barnealde bretoi bat tamaina naturaleko zazpi manikiz osatua ikusten delarik. Azkenik, museo etnografikoen alorrean kokaturik, 1827an [[Marinaren museoa]] sortu zen Louvreko hamar bat aretoetan. Bertan, batetik « barku zahar zein brrien maketak» erakusten ziren, eta bestetik, itsasgizonek frantsesek ekarritako urruneko bitxikeriak. Lehen aretoan, [[La Péruse|La Pérouse]], [[la Boussole eta l’Astrolabe]] itsasontzien hondakinez ( kanpaiak, kanoi tutuak, ainguraketa zatiak...)osaturiko piramide bitxi bat sortu zen, hauek 1788an [[Vanikoro]] irlan (ozeano pazifikoa) ondoratu zirelarik. 1943an [[Marinaren Museo Nazionala]] ere Trocadero jauregira lekualdatu zen.
 
=== XX.mende hasiera: ===
XX. mendeak museoen modernizazioa ikusi zuen. Mende berriaren hastapenean, eta bereizki bi mundu gerren artean, museoa instituzio gisa kritika askoren objektu izan zen: pasadista, akademikoa eta nahastea mantentzea eragozten zitzaion, izatez, kontserbadoreegia zirudien eta ez zuen garaiko arteak zeraman bidea jarraitzen. Garaiko joerak horren adibide ziren, [[Inpresionismo|inpresionismoaren]] kasuan bezala, zeina ez zen ia bildumetan agertzen. Gainera [[Luxemburgo Museoa|Luxemburgo Museoaz]] gain, 1818tik artista bizidunei eskainatako lehena, museo gutxik zituzten lan inpresionistak eskegiak. Hortik, benetazko «[[Arte modernoa|arte modernoaren]]» museo bat sortzeko gutxi batzuek izan zuten ideia. Benetan, [[Pierre André Farcy]], Andry-Fary moduan ezagunagoa, kazetari eta margolari baten eskutik etorriko da erakundearen biziberritzea.Honek 1919an Grenobleko museoa sortu zuen, bertako kontserbatzaile izendatua izanik eta lehenengo arte moderno saila sortu zelarik bertan. Horretarako, artista biziduen eta ez horren famatuen dohaintzak jaso zituen, hala nola, [[Henri Matisse|Matisse]], [[Claude Monet|Monet]] edo [[Pablo Picasso|Picasso]]. [[Marcel Sembat]] bezalako bildumagileek beraien bildumak oinordetzan utzi zizkieten. Grenoble museoa segituan erreferente bilakatu zen Frantzian, eskualdea bisitatzera zetozen turista anglofonoei erakusten zitzailelarik. Horrela, hau eredu harturik, 1919an [[Auguste Rodin]] eskultore famatuak bere bilduma guztia oinordetzan uztearen ordez bere lanari eskeinitako museo baten sorkuntza eskatuko du, [[Rodin museoa|Rodin Museoa]]. Hori dena bere eskulturen hilezkortasuna eta estatuak frantsesak artista bizi baten inguruko museo baten sorkuntza bultzatzearen inguruko eztabaidaren erdian.