Bolumen (espazioa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
 
== Bolumen-unitateak ==
Nazioarteko SI sistemako bolumen-unitatea metro kubikoa da, <math>\text {m}^3</math> sinboloaz adierazten dena. Ontzien edukiera neurtzeko, askotan ''litro'' unitatea erabiltzen da, <math>\text {L}</math> sinboloa duena, edo baliokidea dena, <math>\text {1 L = 1 dm}^3.</math> Litroaren eta metro kubikoaren arteko erlazioa honakoa da:[[Fitxategi:Objectes de la Sala Secà i Muntanya (26584788723).jpg|thumb|Gari-bolumena neurtzeko [[lakari]] unitatea]]<math display="block">\text {1 m}^3 = \text {1000 dm}^3= \text {1000 L}. </math>Bestelako unitateak ere erabiltzen dira eguneroko bizitzan. Batetik, litroaren azpimultiploak: ''dezilitroa'' <math>(\text {1 dL = 0,1 L})</math>, ''zentilitroa'' <math>(\text {1 cL = 0,01 L})</math> eta ''mililitroa'' <math>(\text {1 mL = 0,001 L})</math>.
 
Bestetik, lurralde anglosaxoi batzuetan ohitura dute bestelako unitatean erabiltzeko. Edariekin, esate baterako, ''pinta'' (sinboloa <math>\text {pt}</math> da) erabiltzen dute, baina unitate horrek balio desberdinak ditu Erresuma Batuan <math>(\text {0,5683 L})</math> eta Ameriketako Estatu Batuetan <math>(\text {0,4732 L}).</math> Autoetarako erregaien kasuan AEBn ''galoi'' izeneko neurria hartzen dute unitatetzat <math>\text {1 gal = 3,783 L}.</math> Eta munduan zeharreko merkataritzan petrolio-kupela erabiltzen da (<math>\text {159 L}</math> gutxi gorabehera).