Walter Scott: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa:
Lord Byron poetaren arrakasta gero eta handiagoaren mehatxua sentitu zuelarik, eleberrigintzari heldu zion Scottek, eta, hala, [[1814]]an, ''[[Waverley or Tis Sixty Years Ago]]'' ("Waverley edo duela hirurogei urte") argitaratu zuen ; [[eleberri]]gintzaren gailurra nolanahi ere [[1820]] inguruan jo zuen, ''[[Ivanhoe]]'' eleberri ospetsua plazaratu zuenean. Handik aurrera, hil zen arte, fama handia izan zuen, dirua, tituluak eta era guztietako sari eta opariak ekarri zizkiona. Landetxe bat erosi zuen, Abbotsford, eta dirutza handiak gastatu zituen han antzinako altzariak erosten eta etxea berriztatzen, baina, 1826an, bere argitaratzaileetako batek erreka jo zuelarik, arazo ekonomiko handiak sortu zitzaizkion, eta estuasunean eta zorrak ordaintzeko inoiz baino lan gehiago eginez bizi izan zen hil zen arte.
 
Berrogei eleberri historikotik gora idatzi zuen : lan ugaria beraz, haina kalitatez ez beti maila berekoa, bere garaiko modak eta gustuak agertzen baititu beti ere -fantasiaren zaletasuna bereziki-, eta gehiegikeriaz zenbaitetan ; baina lan hori, akatsengatik hain zuzen ere, europar literaturarenune orijinaloriginal baten adierazgarri da. Izan ziren Scotten aurretik beren gaiak eta pertsonaiak iraganean bilatu zituzten eleberrigileak ([[Mme de La Fayette]], adibidez, edota [[Horace Walpole]] bere ''[[Otranteko gaztelua]]'' eleberrian), baina historiaren berreirakuntzak ez zituen inoiz agertu Scotten eleberrietan eskaintzen dituen ezaugarriak. Ordu arte, heren irakurleak iraganera eramaten saiatzen ziren eleberri "historiko" zeritzanen egileak, baina denbora desagertu zelako irudipena sortuz beti ere, berariaz eta arduraz ezabatzen baitzuten denborazko aldearen aipamen oro. Baina Scott [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] irakurleari mintzatzen zaio, eta helburu jakin eta argi batez gainera, alegia, [[XII. mendea|XII. mendeko]] bere arbasoak, edo hirurogei urte lehenagoko aiton-amonak, nola bizi ziren agertu ; Scotten asmoa, hortaz, didaktikoa da batez ere, eta asmo horrexetatik sortzen da deskribapenen luzera, haien zehaztasuna eta ezaugarri teknikoak. Scotten istorioetan gauzakiak eta gertalekuak ez dira bakarrik aipatzen intrigarekin duten zerikusiagatik, aitzitik, berreraikuntza baten funtsezko osagaiak dira, eta egileak kontakizunean esku hartzen duenean oraina iraganean sartzen dela dirudi.
 
Baina ez da bakarrik kontakizuna kokaleku historiko pintoresko baten mende jartzeak Scott bere aurreko egileengandik bereizten duena, historia hera ulertzen baitu hark heste modu batera. Scotten aurretik, ia apaingarri hutsa zen materia historikoa, helburua heroiaren sentimenduen analisia azpimarratzea zuena, ez gehiago. Baina eleberriaren gai bihurtuta, mugimendu etengabe gisa aurkezten da historia, aldiek eta indar desberdinen arteko konpromisoek markatua : Waverleyn, [[gizarte]] feudal batean -Highlandseko menditarren gizartean- nola tankera modernoko monarkia [[konstituzio]]nala nekez txertatzen den kontatzen da, [[1745]] inguman ; Ivanhoe-k berriz, [[XIII. mendea|XIII. mendetik]] aurrera nola desagertu zen pixkana konkistatzaile normandoen eta saxoniar garaituen arteko areriotasuna kontatzen du, asimilazio motel batez ingeles nazioa osatu zen arte ; ''[[The Fair Maiden of Perth]]'' eleberriaren ([[1828]], "Pertheko neska polita") gaia da nola borrokatu ziren [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] hirietako burgesak noblezia bizkarroi baten kontra heren eskubideak lortzeko, feudaltasun arkaikoa baitzen noblezia haren eredua.
22. lerroa:
 
Hori eginez, Scottek modu inplizitoan uko egiten dio gizonaren mitoa edo giza bihotza betiereko eta unibertsal delako ideiari ; mito horiexek agertzen dute zergatik lantzen zen historia elementu osagarri eta apaingarria balitz bezala Scotten aurretik ; haina Scotten pertsonaiak, beren sentimendu,ideia eta erreakzioetan, multzo sozial konplexu batean daude murgilduak, etamendeko dira. Zenbaitetan, hori egia da, areagotuak edo bakunduak daude egoerak Scotten eleberrietan, maiz ageri dira anakronismoak eta okerrak, baina horiek guztiek ez diote ezer kentzen Scottek ekarri zuen ikusmolde berriari.
 
== Eragina ==
Bitxia badirudi ere, [[Ingalaterra]]n baino areago [[Europa]]ko kontinentean izan zuen eraginik handiena Scotten lanak; [[1820]] arte, Ivanhoe arte alegia, itxoin behar izan zen haren lanak kontinentera hel zitezen, haina urte horretatik aurrera segituan zabaldu zen Scotten izena Europa osora. Imitatzaile asko sortu zitzaizkion; [[Espainia]]n, adibide baterako, Scotten zenbait nobela bildu zuen [[Mariano Jose de Larra]]k bere ''[[El Doncel de don Enrique el Doliente]]'' lanean ([[1834]], "Don Enrique minduaren mutila") ; baina era berean, oso obra aberatsak ere ekarri zituen Scotten erakutsiak, adibidez [[Alessandro Manzoni]]en ''[[I Promessi Sposi]]'' ("Ezkongaiak"), lehen idazketa [[1821]]-[[1823]]koa duena. Manzonik, Scottenganako zorra ukatu ezik, behin baino gehiagotan aipatu zuen. Hain zuzen ere, Scottek berak [[1831]]n [[Milan]]en egin zioten elkarrizketa batean adierazi zuen ezen, baldin eta Manzoniren obra bere eraginari zor bazitzaion, huraxe zuela herak -Scottek- obrarik onena. [[Alemania]]n, higikunde erromantikoaren indarragatik -iragan idealizatu batera itzultzea aldarrikatzen zuen-, Scotten aurrekoa izan haitzen higikunde hori, ezzuen hainbesteko arrakastarik izan, haina [[Errusia]]n, aitzitik, idazle handiak, [[Nikolai Gogol]] bere ''[[Taras-Boulha]]'' idazlanarekin ([[1834]]) eta [[Aleksandr Puxkin]] ''[[Kapitanskaja Dock]]'' eleberriarekin ([[1836]], "Kapitainiaren alaba"), bete-betean kokatzen dira Scottek zabaldu zuen bidean. [[Frantzia]]n, [[1820]]-[[1870]] urte bitartean, ez zen ia idazlerik izan zenbait eleberri historiko idatzi ez zuenik.