Mateo Muxika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
20. lerroa:
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren ezarpena zela eta, Muxikak ez zuen ezkutatzen [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.a]] erregeari zion atxikimendua. Berak aitortu zuenez, askotan errepikatzen zuen orduko elkarrizketetan "Espainiarentzat, errepublika onena beti izango d[el]a monarkia txarrena baino txarragoa", eta jarraibide batzuk argitaratu zituen katolikoek bozkatu beharreko aukera politikoez; argitalpen horretan, gaizkiaren konplize eta ongiari atxikia izatearen arteko hautua egin beharra aipatu zuen.<ref>{{Erreferentzia |abizena=Dronda |izena=Javier |data=2013 |izenburua=Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936)|url= |tokia=Tafalla |orrialdea=210-211|argitaletxea=Txalaparta |isbn=978-84-15313-31-1 |accessdate= }}</ref> Katolikoek bozkatu ezin zuten aukeren artean ondorengoak aipatu zituen: koalizio errepublikar-sozialistak, koalizio errepublikar-sozialista erradikalak eta, noski, (...) alderdi komunista", baita galtzeko aukera zuten aukera eskuindar politiko txikiak (beraz, EAJren kaltetan Nafarroan). Jarraibide 'moral' horiek hauteskundeetako azken igandeko sermoi batzuetan errepikatu ziren.<ref>Dronda, Javier (2013), 210-211. or.</ref> Bere adierazpenengatik, [[Espainia]]tik egotzi egin zuten [[1931]]ko [[maiatzaren 17]]an; erbestean [[Frantzia]]ko [[Poitiers]]eko [[La Puye]]n bizi izan zen.
 
[[1933]]ko [[apirilaren 12]]an itzultzeko baimena eman zioten. [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko gerra]] piztean, ''Non licet'' gotzain-agiria sinatu zuen 1936ko abuztuaren 6an, [[Iruñe eta Tuterako artxidiozesia|Iruñeko gotzain]] [[Marcelino Olaetxea|Olaetxearekin]] batera. Agirian, katolikoei adierazi zieten erasotako [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikari]] laguntzea ez zela zilegi. Matxino faxistekiko hasierako eraspen hura, ordea, desagertu egin zen matxinoek eginiko gehiegikeriak egiaztatu zituenean, eta haien aurka bi gotzain-agiri idatzi ere egin zituen.
 
{{aipu|Ama Eliza Sainduaren prelatu garenon bihotzak asaldatzen eta tristatzen dituena da gure seme-alabak ikustea bat egiten dutela Elizaren etsai deklaratuak direnekin, beren ahaleginak hauekin elkartzen dituztela, beren ekintza haienarekin bateratzen dutela eta, beren senideak izan arren arma klase guztiekin erasotzen dituztela. Ez da zilegi inolaz ere indar katolikoak banatzea etsai amankomunaren aurrean. Eta guk bidegabeko deklaratzen genuen hura munstrokeriara hurbiltzen da etsai munstro moderno hori denean, [[marxismo]]a edo [[komunismo]]a, zazpi buruetako [[hidra]], [[heresia]] ororen [[Laburpen|sintesia]], kristautasunari diametralki oposatzen zaiona bere [[doktrina]] erlijiozko, [[sozial]] eta [[ekonomiko]]an.|Mateo Muxika, Iruñeako [[apezpiku]]arekin batera publikatu zuen irakaspen [[Pastoral (erlijioa)|pastorala]], 1936ko abuztuaren 6a}}
 
Matxino [[faxismo|faxistekiko]] hasierako eraspen hura, ordea, desagertu egin zen matxinoek eginiko gehiegikeriak egiaztatu zituenean, eta haien aurka bi gotzain-agiri idatzi ere egin zituen. Azkenik matxinatuekin izandako desakordioengatik, gotzainak Estatua utzi zuen 1936ko urrian, hierarkia katolikoak egindako presioaren ondoren.
 
===Bigarren erbestealdia eta itzulera===