Euzko Gaztedi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
70. lerroa:
 
=== Borroka armatua ===
EAJren ildoarekin ados ez zeuden militante multzoak zeuden 1960ko hamarkadaren bukaeran, eta ETArekin[[ETA]]rekin elkarlanean hasiak ziren [[propaganda]] eta bestelako ekintza klandestinoetan. EAJk ''EGI-Batasuna'' deitzen zuen bere adarraren ildo hori. 1972an EGIko 500 bat militante ETAn sartu ziren. Lehenago eta geroago, [[borroka armatuanarmatu]]an ari ziren EGI-Batasunako kide batzuk hil ziren eta hil zituzten, esate baterako Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi (prestatzen ari ziren lehergailu batek eztanda eginda hil ziren Ultzaman, 1969ko apirilaren 6an), Jonan Aranguren 'Iharra' (Guardia Zibilak tiroz hil zuen Urdazubin, muga pasatzen saiatzen ari zela, 1972eko irailaren 20an), Jose Benito Mujika 'Xenki' (ordurako ETAko kide zela Guardia Zibilak Lekeition tiroz hila, 1972ko irailaren 2an), [[Jon Paredes]] 'Txiki' (ordurako ETApmko[[ETApm]]ko kidea zen, eta Francoren aginduz fusilatu zuten, Cerdanyolan, 1975eko irailaren 27an).
 
Bera kideetako batzuk borroka armatuan aritzeak tirabirak sortu zituen bai EAJ alderdiarekin baina baita ere EGIn bertan. EGI-Batasunaren adarraren zatiketa eta gero, EGIk borroka armatua arbuiatu zuen.