Leslie Feinberg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Leslie Feinbergen genero identitatea erantsi dut
4. lerroa:
== Ibilbidea ==
 
Feinbergen lehenbiziko nobelak, 1993ko ''Stone Butch Blues'' liburuak, Lambda literatur saria irabazi zuen, eta, 1994an, Ameriketako Liburutegi Elkartearen Gay eta Lesbianen Liburuen saria. Liburuak baditu antzekotasunak Feinbergen biziarekin, langile klaseko mari-mutil lesbiana zen aldetik, baina liburua ez da autobiografikoa. Bigarren eleberria, ''Drag King Dreams'', 2006an argitaratu zen.
 
Fikziozkoak ez diren liburu hauek idatzi zituen: ''Trans Liberation: Beyond Pink or Blue'', 1998koa, eta ''Transgender Warriors: Making History from Joan of Arc to Dennis Rodman'', 1996koa. 2009. urtean argitaratu zuen ''Rainbow Solidarity in Defense of Cuba'': kazetaritzako 25 artikuluren bilduma.