Espainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
196. lerroa:
 
[[Fitxategi:LibroDesJuegasAlfonXAndCourt.jpg|thumb|250px|right|[[Alfontso X.a Gaztelakoa]]]]
XI. mende amaieran, [[Cluny ordena|Clunyko ordena]]<nowiki/>k bultzatuta hiriak eta burguak sortzen hasi ziren Penintsula iparraldean barrena [[Santiago de Compostela|Santiagoraino]], "frankoek" kolonizatuak (gehienetan [[Okzitaniar|okzitaniarrak]]), [[Donejakue bidea|Donejakue bide]] ''frantses'' deituaren hasieratzat jo izan dena. Santiago sinbolismo kristau handiko hiri bihurtu zen Penintsulako erresuma kristauentzat. [[1085]]ean, kristauen garaipen estrategikoa izan zen [[Toledo]] hiria hartzea. [[1118]]an, [[Alfontso I.a Nafarroakoa]]k [[Zaragoza]] konkistatu zuen. [[1134]]an, Alfontso I.a hil ostean, [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] behin-betiko bereizi ziren. Harrezkero, Gaztelako Alfontso VIII.ak eta bere aurreko erregeek estutu egin zuten Nafarroaren gaineko presioa. 1199tik 1201era, Nafarroa inbaditu zuen, eta erresuma hori itsaso irteera zuzenik gabe utzi, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia eskuratuta.
 
[[XII. mende]]an, Ipar Afrikako almorabideen eta almohadeen esku-hartze militarrak geldiarazi egin zuen erresuma kristauen oldarraldia Al-Andalusen barrena. [[1212]]an, baina, Gaztela, Aragoi eta Nafarroak bat eginik [[Navas de Tolosako gudua]]n almohadeak garaitu zituzten. Handik aurrera, kristauek hegoaldeko gotorleku nagusiak eskuratu zituzten: Kordoba [[1236]]an eta [[Sevilla]] [[1248]]an. [[XIII. mende]]an, [[Aragoiko Koroa]]k indar handia lortu zuen Mediterraneoan zehar, eta [[Siziliako Erresuma]] konkistatu zuen<ref name="paine2">{{erreferentzia|izena= Stanley G. |abizena= Payne |url= http://libro.uca.edu/payne1/spainport1.htm| izenburua= A History of Spain and Portugal; Chapter 5: The Rise of Aragon-Catalonia |argitaletxea= libro.uca.edu | sartze-data=2017-6-4}}</ref>. Garai hartan sortu ziren [[Palentzia]]ko (1212/1263) eta [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako]] (1218/1254) unibertsitateak. [[Izurri Beltza]]k herrialdea sakailatu zuen [[1348]]tik aurrera<ref>{{erreferentzia|izena= Xabier |abizena= Martin |url= http://www.berria.eus/paperekoa/1539/046/001/2011-09-22/herio_beltzaren_eragilea.htm| izenburua= Herio Beltzaren eragilea |argitaletxea= berria.eus | sartze-data=2017-6-4}}</ref>.
211. lerroa:
 
[[Fitxategi:La_familia_de_Felipe_V_(Van_Loo).jpg|thumb|270px|right|[[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.aren]] familia, [[Louis-Michel van Loo|van Looren]] margoa]]
Habsburgotarren agintaritza [[1700]]ean bukatu zen, [[Karlos II.a Espainiakoa|Karlos II.a]] seme-alabarik gabe hil zenean. [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren biloba [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe Anjoukoa]] izendatu zuten ondorengo, baina [[Leopoldo I.a Austriakoa]]k ez zuen onartu borboien dinastia ezartzea<ref name="harluxet"></ref>. Horrek [[Espainiako Ondorengotza Gerra]] (1701-1714) ekarri zuen;. harenFilipe V.aren tropek Bartzelonari eraso egin, eta kataluniar erresistentzia zapaldu zuten, habsburgotarren aldekoa. Horren ondorioz, Espainiak galdu egin zituen Espainiak [[Espainiar Herbehereak|Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Napoliko Erresuma|Napoli]]. Gainera, erregetzaren peko administrazioa berdintzeko lehen aurrerapauso handia eman zen: [[Oin Berriko Dekretuak]], Katalunian gaztelar lege eta hizkuntza eredua ezartzen zutenak. [[XVIII. mende]]an, borboitarrek ([[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]], [[Fernando VI.a Espainiakoa|Fernando VI.a]] eta [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.a]]) administrazioa eta gudarostea berritu zituzten, eta herrialdea modernotzen ahalegindu ziren, horretarako zentralismoa eta [[despotismo ilustratu]]a ezarriz. Ekonomiaren egoerak hobera egin zuen, eta biztanleak ugaldu egin ziren.
 
=== XIX. mendea ===