Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
 
[[Fitxategi:LibroDesJuegasAlfonXAndCourt.jpg|thumb|250px|right|[[Alfontso X.a Gaztelakoa]]]]
XI. mende amaieran, [[Cluny ordena|Clunyko ordena]]<nowiki/>k bultzatuta hiriak eta burguak sortzen hasi ziren Penintsula iparraldean barrena [[Santiago de Compostela|Santiagoraino]], "frankoek" kolonizatuak (gehienetan [[Okzitaniar|okzitaniarrak]]), [[Donejakue bidea|Donejakue bide]] ''frantses'' deituaren hasieratzat jo izan dena. Santiago sinbolismo kristau handiko hiri bihurtu zen Penintsulako erresuma kristauentzat. [[1085]]ean, kristauen garaipen estrategikoa izan zen [[Toledo]] hiria hartzea. [[1118]]an, [[Alfontso I.a Nafarroakoa]]k [[Zaragoza]] konkistatu zuen. [[1134]]an, Alfontso I.a hil ostean, [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] behin-betiko bereizi ziren. Harrezkero, Gaztelako Alfontso VIII.ak eta bere aurreko erregeek estutu egin zuten Nafarroaren gaineko presioa. 1199tik 1201era, Nafarroa inbaditu zuen, eta erresuma hori itsaso irteera zuzenik gabe utzi, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia eskuratuta.
 
 
 
[[XII. mende]]an, Ipar Afrikako almorabideen eta almohadeen esku-hartze militarrak geldiarazi egin zuen erresuma kristauen oldarraldia Al-Andalusen barrena. [[1212]]an, baina, Gaztela, Aragoi eta Nafarroak bat eginik [[Navas de Tolosako gudua]]n almohadeak garaitu zituzten. Handik aurrera, kristauek hegoaldeko gotorleku nagusiak eskuratu zituzten: Kordoba [[1236]]an eta [[Sevilla]] [[1248]]an. [[XIII. mende]]an, [[Aragoiko Koroa]]k indar handia lortu zuen Mediterraneoan zehar, eta [[Siziliako Erresuma]] konkistatu zuen<ref name="paine2">{{erreferentzia|izena= Stanley G. |abizena= Payne |url= http://libro.uca.edu/payne1/spainport1.htm| izenburua= A History of Spain and Portugal; Chapter 5: The Rise of Aragon-Catalonia |argitaletxea= libro.uca.edu | sartze-data=2017-6-4}}</ref>. Garai hartan sortu ziren [[Palentzia]]ko (1212/1263) eta [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako]] (1218/1254) unibertsitateak. [[Izurri Beltza]]k herrialdea sakailatu zuen [[1348]]tik aurrera<ref>{{erreferentzia|izena= Xabier |abizena= Martin |url= http://www.berria.eus/paperekoa/1539/046/001/2011-09-22/herio_beltzaren_eragilea.htm| izenburua= Herio Beltzaren eragilea |argitaletxea= berria.eus | sartze-data=2017-6-4}}</ref>.
{{sakontzeko|Amerikaren Aurkikuntza|Espainiar Inperioa}}
[[Fitxategi:Emanuel_Gottlieb_Leutze_-_Columbus_Before_the_Queen.JPG|thumb|270px|right|[[Kristobal Kolon]], [[Fernando II.a Aragoikoa]] eta [[Elisabet I.a Gaztelakoa]] [[Alhambra]]n batzartuak]]
[[1469]]an, Aragoiko [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando II.aren]] eta Gaztelako [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet I.aren]] ezkontzaren bitartez, bi erreinu kristau nagusiak elkartu ziren. [[1478]]an, [[Kanariak]] konkistatu zituzten, eta [[1492]]an [[Granadako Erresuma|Granada]], azken erresuma musulmana<ref>{{erreferentzia |izena= |abizena= |url= http://www.bbc.co.uk/religion/religions/islam/history/spain_1.shtml| izenburua= Muslim Spain (711-1492) |argitaletxea= bbc.co.uk | sartze-data=2017-6-3}}</ref>. Urte berean, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] juduak kanporatu zituzten Gaztela eta Aragoitik<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/1487.htm| izenburua= Pacificación interna y medidas unificadoras |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-4}}</ref>. [[1512]]an, Gaztelako eta Aragoiko armadak baliatuz, Fernando II.ak Gaztelako [[Nafarroako konkista|Nafarroako Erresuma inbaditu zuen]]: euskal erresumak bere independentzia galdu zuen Pirinioez hegoaldera, baina errege berriak haren erresuma izaera gorde nahi izan zuen, [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroa]]<nowiki/>ren barruan (1516).
 
1492an, [[Kristobal Kolon]] Ameriketara iritsi zen, eta aurkikuntza horren ondorioz, Espainia indar kolonial bihurtu zen. [[1516]]an, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a]], [[Hamazazpi Probintziak|Herbehereetako]] [[habsburgotar]] erregea, izendatu zuten Espainiako errege; [[1520]]an, aitona [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano]] zendu ostean, [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko enperadore hautatu zuten, Karlos V.a izenaz. Europako nagusigoari Ameriketako konkistak gehiturik, Espainiako monarkia Munduko ahaltsuena bilakatu zen. Baina aurkariak ere izan zituen. Gaztelan gogorki zapaldu zuen [[Gaztelako Komunitateen Gerra|Komuneroen Matxinada]] eta, gertaeron lorratzean, armada nafar-frantsesak berreskuratutako Nafarroa berriz okupatu zuen (1521), oraingoan behin betiko. Alemanian [[Martin Luther|Martin Lutherr]]en [[erreforma protestantea]]rekin bat egin zuten printzeen aurka borrokatu zen. Azkenik, [[Augsburgeko bakea]] sinatu behar izan zuen [[1555]]ean<ref>{{erreferentzia|izena=José Luis |abizena= de las Heras |url= http://www.cervantesvirtual.com/bib/historia/CarlosV/7_6_heras.shtml| izenburua= El proyecto europeísta de Carlos V |argitaletxea= cervantesvirtual.com | sartze-data=2017-6-4}}</ref>. Horiek horrela, [[1556]]an Karlosek inperioa zatitu zuen: Alemania anaia [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernandori]] utzi zion; Espainia, Italia, Herbehereak eta Ameriketako inperioa, berriz, [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe]] semeari<ref name="harluxet"></ref>.