Norbert Tauer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: Argia (1921-1936)
2. lerroa:
 
== Biografia ==
Merkataritza-ikasketak egin zituen Pragan, eta hiri hartako udalean aritu zen lanean, diplomazia-zerbitzuan. 1919-1939 bitartean, Madrilen egon zen, [[Txekoslovakia]]ko diplomazia-ordezkari. Hogei urte zituela etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira, eta euskara ikasten hasi zen. Euskarazko lehen artikulua ''[[Argia (1921-1936)|Argia]]'' aldizkarian argitaratu zuen, 1928an. Txekoslovakian ere idatzi zuen euskaldunei buruz ''Narodni obzer'' aldizkarian, esaterako: ''Baskové'' (1936, ''Euskaldunak'') eta ''Baskovnina a jeji dnesni situace'' (1965, ''Euskara eta euskararen oraingo egoera'') artikuluak. 1968an, Pragan, ''Slovník spisovatelu. Spanelsko portugalsko'' (''Espainiako eta Portugaleko idazleen hiztegia'') liburua argitaratu zen. Hura izan zen bere lanik garrantzitsuena. Euskaraz ere asko idatzi zuen, ''[[Euzko Deya]]'', ''[[Olerti (aldizkaria)|Olerti]]'', ''[[Karmel]]'', ''[[Egan (aldizkaria)|Egan]]'', ''[[Gernika (aldizkaria)|Gernika]]'', ''[[Euskaltzaleak]]'', ''[[Umeen Deya]]'' aldizkarietan, besteak beste. 1962an, omenaldi gisa, Argentinako euskaltzaleek Taueren euskal idazki batzuk bildu eta ''Nere idazkiak'' izenburupean argitaratu zizkioten. Gutun-truke jakingarririk izan zuen, bestalde, gerra ondoko hainbat euskal idazlerekin. [[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiko]] ohorezko kidea izan zen.
 
== Obra ==