Manex Erdozaintzi-Etxart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne loturak: Gure Herria, Jakin, Anaitasuna
11. lerroa:
 
== Obra ==
Oso gaztetatik ekin zion idazteari Erdozaintzik, eta garaiko aldizkari ugaritan argitaratu zituen bere artikuluak eta gogoetak: ''[[Herria]], [[Gure Herria]], Elgar, Basque Éclair, [[Jakin]], [[Anaitasuna (aldizkaria)|Anaitasuna]], Fedegintza, Herriz-Herri''. Artikuluak ez ezik, hainbat olerki ere kaleratu zituen euskal agerkari nagusietan: ''[[Euzko-gogoa|Euzko Gogoa]], [[Egan (aldizkaria)|Egan]], Gazte, Zabal, Elgar, Ager, [[Herria]], Olerki, [[Maiatz (aldizkaria)|Maiatz]]'' eta ''[[Herriz Herri]]''. Argitalpen horiek lagungarri izan zituen idazgintzan trebatzen, bere ideiak zabaltzen, ezagutzera ematen eta euskal letretan toki bat egiten Ipar nahiz Hegoaldeko idazleen artean.
Olerki-liburu bat, ''[[Hinki-hanka]]'', eta eleberri bat, ''[[Gauaren atzekaldean]]'', argitaratu zituen. Beste bi haren heriotzaren ondoren argitaratu ziren, aspalditik idatziak zituen izkribuak berreskuratuz: ''[[Herri honen erraietan]]'' (Maiatz, 1985) eta ''[[Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia, Herri honen erraietan]]'' (Maiatz, 1994).