Ireki menu nagusia

Aldaketak

Barne loturak: Euskal-Esnalea, Yakintza, Eguna, Euzkadi
== Bizitza eta ibilbide literarioa ==
 
Larrean egin zituen lehen eliz ikasketak. Gero, Markinan, Gasteizen eta Begoñan ikasketa haiek osatu ondoren, 1934an apaiztu zen. Gerra hasi zenean, gudarien kapilaua izan zen Euskal Herriko kanpainan barrena. Kartzelan egon zen hiru urtez. Gerra aurretik, ''[[Euskal -Esnalea]], Karmen'go Argia, [[Pyrenaica]], Ekin, [[Yakintza]], [[Eguna (egunkaria)|Eguna]]'' eta ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' aldizkarietan idatzi zuen.
 
1951n, ''Karmen'go Amaren Egutegia'' sortu zuen, gerora ''Karmel'' aldizkaria bihurtu zena. 1959an, berriz, ''[[Olerkigintza|Olerti]]'' aldizkaria sortu zuen. Onaindiaren hasierako liburuetako bat ''Milla euskal olerki eder'' (1954) izeneko antologia zabala izan zen. 1965ean ''Jolasketa'' argitaratu zuen. Haur jolasen bilduma bat da, zenbait idazleren testuekin osatua. Euskal idazleen gutun [[antologia]] bat ere eman zuen argitara, 1974an, ''Eskutitzak'' izenburupean. Saioak ere argitaratu zituen: ''Gure bertsolariak'' (1964), ''Enbeita oleskaria'' (1965), ''Gure urretxindorra: Enbeita'tar Kepa'' (1971), ''Euskaldunak eta osasuna ''(1984), ''Arana Goiri'tar Sabin olerkaria'' (1982), eta ''Euskal Literatura'' (1972-1990, Euskal literaturaren historia 6 liburukitan). Bestalde, olerkiak ere idatzi zituen: 1970ean, 1929-1950 urte bitarteko olerki guztiak biltzen dituen ''Goiznabar'' liburua argitaratu zuen, eta geroztik olerki guztien bilduma osoa kaleratu zuen.
14.856

edits