Dublin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
291. lerroa:
Bestalde, hiriak [[Liffey ibaia]] zeharkatzen duten hainbat zubi ospetsu ditu: besteak beste, oinezkoentzako [[Ha'penny Bridge]] burdinazkoa eta [[O'Connell Bridge]] zubia.
 
=== Artea eta kulturamuseoak ===
[[Fitxategi:Collins Barracks, Dublin.jpg|thumb|left|200px|[[Irlandako Museo Nazionala]].]]
Dublinek oso izen ospetsuak eman dizkio Literaturaren historiari, haien artean [[William Butler Yeats]], [[George Bernard Shaw]] eta [[Samuel Beckett]], Literaturako Nobel Saria irabazitakoak; eta, haiekin batera, beste literaturgile garrantzitsu batzuk, hala nola [[Oscar Wilde]], [[Jonathan Swift]] eta [[Bram Stoker]], [[Drakula]] pertsonaiaren sortzailea. Bestalde, [[James Joyce]] idazle irlandarrak hiri honetan girotu zituen bere eleberririk garrantzitsuenak, Ulises (1922an argitaratua), hiriari buruzko xehetasun ugari ematen dituena, eta, orobat, [[Dublindarrak]] (1914), XX. mende hasierako lehen urteetako Dublingo gertakari eta pertsonaia tipiko batzuei buruzko 15 kontakizun laburren bilduma; biak euskaraturik daude. Idazle garaikideen artean, [[John Banville]] da ezagunenetako bat.
 
Dublinen daude, bestalde, Irlandako liburutegi eta museo literariorik aipagarrienak, haien artean Irlandako Inprentaren Museo Nazionala eta Irlandako Liburutegi Nazionala. 2010eko uztailean, [[UNESCO|UNESCOk]] Literaturaren Hiria izendatu zuen, ohorezko izendapen hori lortzen zuen laugarren hiria bihurtu zelarik horrela, Edinburgh, Melbourne eta Iowa City hirien ondoren.
 
Hiria Irlandar Arte eta Eszenatoki Artistikoaren topagune garrantzitsua ere bada. [[Kellseko liburua|Kellseko liburu]] ospetsua, fraide zeltek [[800]]. urtean eginiriko eskuizkribua, [[Trinity College (Dublin)|Trinity Collegen]] gordetzen da. Chester Beatty Liburutegiaren eraikinak bere baitan gordetzen du Sir Alfred Chester Beatty (1875-1968) estatubatuar dirudunak (orain ohorezko irlandar herritarra ere bada) bildutako margolan, argitalpen, irudi, liburu arraro eta apaingarrien bilduma. Bildumak K.a. 2700. urteko pieza eta aleak ditu, gehienbat Asia, Ekialde Erdia, Ipar Amerika, Ipar Afrika eta Europakoak. Bertako artisten lanak ere erakusgai daude [[St Stephen's Green|St. Stephen's Green parkean]], hiriaren bihotzeko gune publiko nagusian. Arte areto handiak ere badaude hirian, hala nola Arte Modernoko Irlandar Museoa (Irish Museum of Modern Art), Areto Nazionala (National Gallery), Hugh Lane Udal Aretoa (Hugh Lane Municipal Gallery), Hiriko Artegunea (City Arts Centre), Douglas Hyde Aretoa (Douglas Hyde Gallery), Artegune Proiektua (Project Arts Centre) eta Erret Hiberniar Akademia (The Royal Hibernian Academy).