«Mineral»: berrikuspenen arteko aldeak

5 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t (tipografikoa)
t
Oxigenoak eta Silizioak lurrazalaren %75a osatzen dute; beraz, [[Silikato|silikatoz]] osatuta daude mineral asko, zeintzuk [[Lurrazal|lurrazalaren]] %90 baino gehiago osatzen duten. Mineralak [[propietate fisiko]] eta kimiko desberdinen bidez sailkatzen dira. Konposizio kimikoan eta kristal egituran diferentziek hainbat espezie bereizten dituzte, eta, aldi berean, mineralen formakuntzan ingurune geologikoak eragina du hauen propietateetan.
 
Mineralak beraien egitura eta konposizio kimikoekin erlazionatzen diren hainbat propietate fisikoekin deskribatu daitezke. Ezaugarri erabilienak identifikazioan hauek dira: kristal egitura, [[Kristal-habitu|abitua]], [[Gogortasun|gogortasuna]], [[Distira|dirdira]], gardentasuna, kolorea, [[Marra|marra kolorea]], esfoliazioa, haustura eta [[Dentsitate erlatibo|dentsitate erlatiboa]] dira. Gainera, beste propietate espezifikoagoak [[Magnetismo|magnetismoa]], zaporea, usaina, [[erradioaktibitatea]] eta [[azido]] sendoekiko erantzuna dira.
 
Mineralak osagai kimikoengatik sailkatzeko, gehien bat Danaren sailkapena eta Struntzen sailkapena erabiltzen dira.