Chinua Achebe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
t clean up
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Albert Chinụalụmọgụ "Chinua" Achebe''' (Ogidi, [[Onitshako]] eskualdea, [[Nigeria]], [[1930]]eko [[azaroaren 16]]a - [[Boston]], [[Massachusetts]], [[2013]]ko [[martxoaren 21]]a) nigeriar [[eleberri]]gile eta [[olerkigintza|poeta]] izan zen.
 
== Biografia ==
Bizimodu modernoak [[Afrika]]ko kultura tradizionalean izan duen eraginari buruzko gogoeta egiten du bere nobeletan. Ingelesez idatzi du beti, eta [[igbo]] herriaren bizimodua eta gizartea deskribatu ditu, britainiarren lege [[kolonialismo|kolonialekiko]] eta [[mendebaldea (kultura)|mendebaldeko kulturaren]] zapalkuntzarekiko etengabeko borrokan.
 
Bere lehen nobela, ''Things Fall Apart'' (1958, "Gainbehera dator dena"), 50 hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan da (tartean, euskarara), eta idazle afrikar itzuliena bihurtu da honela. Afrikar literaturako libururik salduenetakoa den honekin (zortzi milioi ale baino gehiago), ospe handia lortu zuen nazioartean. ''The Arrow of God'' (1964, "Jainkoaren gezia") eta ''A Man of the People'' (1966, "Herriko gizona") nobeletan ere, usadiozko kulturaren eta igboen hizkuntzaren arazoak darabiltza, sentimentalkeriarik gabe eta ironiaz. ''Girls at War'' (1972, "Neskak borrokan") liburuak historia laburrak biltzen ditu. ''Anthills of the Savannah'' (1987, "Sabanako inurritegiak") da bere azken nobela. Poesia ere idatzi izan du, esate baterako, ''Christmas in Biafra'' (1973, "Eguberriak Biafran"), eta baita [[saiakera]]k ere, ''Morning Yet on Creation Day'' (1975, "Munduaren sortze-eguneko goiza zen oraindik") kasu.
 
1971. urtetik aurrera, Afrikako literatura-aldizkari garrantzitsuenetakoa den ''Okike'' aldizkariaren argitaratze-lanetan ibili da.
17. lerroa:
 
{{bizialdia|1930eko|2013ko|Achebe, Chinua}}
 
[[Kategoria:Nigeriako idazleak]]
[[Kategoria:Ingelesezko idazleak]]