Txikipedia:Rabat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{PAGEBANNER:Boulevard Rabat.JPG}} thumb|right|350px|Rabat zerutik ikusita. '''Rabat''' Marokoko hiriburua da. 117 kilometro koadro...»
(Ez dago alderik)

17:55, 19 uztaila 2018ko berrikusketa

Rabat zerutik ikusita.

Rabat Marokoko hiriburua da. 117 kilometro koadro ditu eta 2014ko datuen arabera, 577.827 biztanle zituen. Ozeano Atlantikoaren ondoan dago eta hiritik Bu Regreg ibaia igarotzen da.

Rabatek historia motza du Marokoko beste hiri batzuekin alderatuta. XII. mendean garrantzia hartzen hasi zen harik eta XVII. mendean oso garrantzitsu bilakatu zen arte. XVII. mendean, pirata barbaroen menpe ere egon zen. XX. mendean, Frantziak hiria menperatu zuen eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantziak nahiz AEBk hiriaren inguruetan base militarrak jarri zituzten.

Rabatek klima mediterranearra du. Urteko eguneko batez besteko tenperatura 17,2 gradukoa da eta urtean, 554,9 milimetro prezipitazio egin ohi ditu.

Kulturan, garrantzitsuak dira Hasan Dorrea, Balima hotela, As-Sounah meskita eta San Pedro katedrala.