Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.13.16.157 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
127. lerroa:
=== Antzinatea eta Goi Erdi Aroa ===
[[File:Estibalitz_aurrealdea_2.jpg|thumb|Estibalitz, Arabako santutegia eta topaleku historikoa]]
Historiaurreko aztarnategi eta monumentu megalitikoen arrastoa handia da Araban. [[Trikuharri]] esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, [[Aizkomendiko trikuharria|Aizkomendikoa]] [[Egilatz|Egilatzen]] eta [[Sorginaren Txabola|Sorginetxekoa]] [[Arrizabalaga|Arrizalabagan]]. Egungo Araban, garai hartan, [[Karistiar|karistiarrak]] eta [[Barduliar|barduliarrak]] bizi ziren. Erromatarrak heldu baino lehenagotik, [[Gesaltza Añana|Gesaltza-Añana]]<nowiki/>ko [[gatzaga]] indarrean zen dagoeneko, gatza erauzteko gune ekonomiko garrantzitsua. Erromatarren garaian, berriz, hainbat ''[[mansus]]'' (bentak) eta ''[[fundus]]'' (herrixka modukoak) aurkitu izan dira agirietan, baita haien aztarnak ere; izan ere, ''[[Ab Asturica Burdigalam]]'' galtzara nagusiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen zuen egungo Arabako lurraldea [[Arabako lautada|Lautada]]<nowiki/>n barrena.
 
[[Iruña-Veleia|Veleia deitutako gotorlekua (Iruña)]] gune garrantzitsua bihurtu zen, eta [[Bisigodoen Erresuma|bisigodoek]] konkista kanpaina batean sortutako [[Victoriacum]] ere hor zegoela uste dute aditu batzuek: [[VIII. mendea|VIII. mende]]<nowiki/>ko Veleia Alavensis izan daitekeela pentsatzen da. [[Egilon]] izan zen Arabako lehen jaun ezaguna eta, bere ondoren, arabarrak hainbatetan matxinatu ziren [[Asturietako Erresuma|asturiarren]] eta [[Gaztelako konderria|gaztelaren]] kontra. IX. mendean ageri da lehenengoz Araba izena, ''Arba'' (''Cronica Abeldensis'').
 
=== Behe Erdi Aroa ===
[[File:Zalduondo_Eliza_II.JPG|thumb|Zalduondoko eliza, San Adriango pasabidera igo aurretik]]
Araba 'nafarren' (euskaldunen) lurraldean kokatzen zen eta, XI. mendetik XII. mendera, [[Iruñeko Erresuma]]<nowiki/>k izena aldatu zuen, Nafarroa bilakatu. [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]]<nowiki/>k, baina, Nafarroa eskuratu nahi zuen, bereziki haren mendebaldeko lurraldea, Araba tartean. 1199-1201. urteetan, Nafarroako errege [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso Jakituna]] egungo Aljerian negoziazioetan zebilela, gaztelarrek [[Durango]] eta Arabari eraso egin zieten, [[Trebiñu]] eta [[Gasteiz]]<nowiki/>i zehazki. Bi gotorlekuek gogor eutsi zieten, baina etsipenak jota, Erregeren baimenaz, amore eman zuten.
 
Harrezkero, Araba [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroa]]<nowiki/>n sartu zen. 1332. urtean, [[Arriagako kofradia|Arriagako ermandadea]]<nowiki/>k Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari. Ondoren, jauntxoak gailendu ziren: [[Aialatarren dorretxea|Aiaratarren leinua]], [[Mendoza dorretxea|Mendozatarrena]], eta [[Gebarako gaztelua|Gebaratarrena]], eta [[Leinu gerrak|Bandoen Gerra]] piztu zen Araban ere. Ia aldi berean, Arabak onurak atera zituen kostaldea eta barrualdea lotzen zituzten bideetan eta [[Donejakue bidea|Donejakue bidean]] zuen kokapen estrategikoagatik ([[Miranda Ebro|Miranda]] - Gasteiz - Agurain - [[Lizarrate|Sandrati tunela]]).
 
=== Aro Modernoa ===
Beste euskal lurraldeek bezala, XVI. mendean Aldundi Nagusia eratu zen. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, berriz, euskararen atzerakada handia jazo zen Araba gehienean, Lautada osoan eta [[Trebiñu (herria)|Trebiñu]]<nowiki/>n galtzeko zorian geratuz. 1766an, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] sortu zen, eta hainbat pertsonaia Ilustrazioaren eragin handia izan zuten, arlo desberdinetan: [[Felix Maria Samaniego|Samaniego]], [[Montehermosoko|Montehermosoko kondea]], [[Borica]], [[Jose Joakin Landazuri|Landazuri]], [[Valentin Foronda|Foronda]], etab. 1794an, berriz, [[Konbentzio Gerra|Konbentzioaren Gerra]]<nowiki/>n, frantses armada [[Miranda Ebro|Miranda]]<nowiki/>raino heldu zen eta, orduko eskuizkribuek agerian uzten dutenez, hainbat herritar eta agintariren abegia izan zuten, hurrengo hamarkada osoan ere.
 
=== Aro Garaikidea ===
1813ko uztailean, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Penintsulako Gerran]], [[Arthur Wellesley]]<nowiki/>ren armada portugesak eta britainiarrak Gasteizera sartzeko puntuan izan ziren, baina [[Miguel Ricardo Alaba|Alava generala]]<nowiki/>k eragotzi egin zien, [[Gasteizko gudua]] bukatu ondoren hiria arpilatzea eragotziz. 1833an, berriz, [[Lehen Karlistaldia]] piztu zen, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herri osoan]] errotua. [[Tomas Zumalakarregi|Zumalakarregi]]<nowiki/>ren indarrak Araba osotik zabaldu ziren, eta denbora luzean lurraldearen kontrola izan zuten, Gasteizen izan ezik. [[Karlismo|Karlistek]], baina, gerra galdu zuten 1839an; 1841ean, [[Baldomero Espartero]] liberalaren aurkako altxamendu bat izan zen, eta espainiar buruzagiak armada bidali zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira. 1841eko urrian, Gasteiz okupatutik, foruak baliogabetzen zituen dekretua eman zuen. Aldiz, Arabako Aldundi Nagusiak eta foruek indarrean jarraitu zuten.
[[File:Vitoria - Diputacion Foral Alava18.JPG|thumb|left|[[Mateo Moraza]] foruen defendatzaile sutsuaren omenezko estatua]]
Modernitatearen sinbolo bat, [[Norteko burdinbidea|burdinbidea, 1862an heldu zen]] Mirandatik [[Ziordiako geltokia|Ziordiraino]]. Handik gutxira, [[Hirugarren Karlistaldia|Bigarren Karlistaldia]] piztu zen eta gerraren amaierak foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876). Biztanleriaren gainbehera gertatu zen hurrengo hamarkadetan. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, [[Industrializazioa Euskal Herrian|industrializaziorik]] gabe. [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|1936ko uztailean, militarren estatu kolpea]] [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean]], eta [[Legutioko gudua|bataila bakarra Legution izan zen]] urte bereko azaroan.1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak ez zuen itun ekonomikoa galdu gerra ondoren. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. [[Lizarra]] eta Bergara lotzen zituen [[Anglo-Vasco-Navarro trenbidea|Euskal-Nafar Burdinbide]] historikoa 1967an desmuntatu zuten, errepideko garraioaren indarrak alboratuta. Haran Atlantikoetan industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan, bereziki Gasteizera.
 
[[Francisco Franco|Franco]] diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba [[Eusko Kontseilu Nagusia|Euskal Kontseilu Nagusia]]<nowiki/>n, lehenik, eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiko Autonomia Erkidegoan]], ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera. Lehenengo ikastolen haziak erein ziren Arabako hainbat herritan: Agurain, Gasteiz, Amurrio, [[Oion]], Bastida, etab. 1980tik, berriz, [[Eusko Jaurlaritza]] eta [[Eusko Legebiltzarra]] Gasteizen finkatu ziren eta, era berean, Araba erkidego berrian eroso sentitzeko, 25 eserleku esleitu zitzaizkion Eusko Legebiltzarrean, beste lurraldeek baino askoz biztanleria txikiagoa izan arren. [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHU]]<nowiki/>k hainbat fakultate ezarri zituen bertan. Aldi berean, ordea, handia zen kalean politika arloko aztoramena eta langile protestak, baita [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]<nowiki/>ren eta erregimenari atxikitako legez kanpoko taldeen eraso armatuak ere. 1976an, [[Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia]] gertatu zen, polizia indarrek eraginda. Aldundian, EAJ eta PP gailendu ziren alderdi politiko nagusien artean eta, Gasteizen, [[Jose Angel Cuerda]]<nowiki/>k izan zuen hiriburuko alkatetza 1979tik 1999ra.
 
Urte hauetan, hobekuntza handiak izan ziren azpiegituretan. Nafarroan bezalako [[Nafar Herriaren Batasuna|erregionalismo espainiartzale bat]], [[Unidad Alavesa]], 1989an indartsu sortu bazen ere, ez zen errotu eta, 2005ean, desegin egin zen. Bestalde, [[Gaztela eta Leon|Gaztela-Leon]]<nowiki/>go gobernuek ukatzen jarraitu zuten [[Trebiñu (barrendegia)|Trebiñu]]<nowiki/>k gehiengoz Araban sartzeko egindako ahalegin guztiak. Horrekin batera, [[Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra|Garoñako zentral nuklearra]]<nowiki/>ren kontrako borroka piztu zen, arabar alderdi gehienek babestua; lurraldean poz handia sortu zuen hura ixteko aginduak 2017an. Urteotan, sendotu egin da Gasteizen nagusitza beste herrien aldean, baina hiriburua gainerako eskualdeekin lotzeko azpiegitura sare bikain batez konpentsatua.
236. lerroa:
 
== Hedabideak ==
*[[Egunkari]]ak: [[El Correo Español]] egunkariaren Arabako edizioa da Araban gehien saltzen den berripapera, 11.815 ale astelehenetik larunbatera eta 15.146 igandetan. Bigarren egunkaria salmenten arabera [[Diario de noticias de Álava]], honek 3.338 ale saltzen ditu astelehenetik larunbatera eta igandetan 3.257. [[Aramaio]]<nowiki/>n [[Goienkaria]] saltzen da.
* [[Egunkari]]ak:
** ''[[El Correo|El Correo Español]]''
** ''[[Noticias de Álava|Diario de noticias de Álava]]''
** ''[[Goienkaria]]'' ([[Aramaio]])
 
* [[Irrati (hedabidea)|Irratiak]]:
248 ⟶ 245 lerroa:
 
* [[Telebista]]k:
** [[Álava TV|Álava 7]] (desagertua)
** [[Canal Gasteiz]] (desagertua)
** [[TeleVitoria]]
 
257 ⟶ 254 lerroa:
 
* [[Webgune|Webguneak]]:
** [http://www.hirinetAlea.neteus hirinetalea.neteus]
** [http://www.aiaraldea.eus aiaraldea.eus] ([[Aiaraldea]])