Elektroi-harrapaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Atomoaren nukleoak elektroi-geruzetatik elektroi bat hartzea. Elektroia protoi batekin konbinatzen da, eta neutroi bat eta neutrino bat sortzen dira. Ondorioz, nukleoaren masa-zenbakia ez da aldatzen, baina zenbaki atomikoa unitate bat txikiagoa da.
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Elektroi-harrapaketa''' ('''beta desintegrazio inbertso''' ere deitzen zaio) atomo baten nukleo atomikoan protoi gehiegi dagoenean eta positroi bat igortzeko energia ...
(Ez dago alderik)

15:49, 1 otsaila 2008ko berrikusketa

Elektroi-harrapaketa (beta desintegrazio inbertso ere deitzen zaio) atomo baten nukleo atomikoan protoi gehiegi dagoenean eta positroi bat igortzeko energia gutxiegi dagoenean gertatzen den desintegrazio erradioaktiboa da; hala ere, positroi-igorpen bidez desintegra daitezkeen erradioisotopoen kasuan ere gerta daiteke.

Atomo gurasoaren eta atomo alaben arteko energia-diferentzia 1,022 MeV baino txikiagoa bada, positroi-igorpena ezin da gertatu eta elektroi-harrapaketa da desintegrazio-modu bakarra. Esaterako, rubidio-83 isotopoa desintegratzean kripton-83 isotopoa sortuko da elektroi-harrapaketa hutsez (energia-diferentzia 0,9 MeV ingurukoa da). Kasu honetan, atomoaren elektroi orbitaletako bat nukleoko protoi batek harrapatzen du, neutroi bat eta neutrino bat osatuz. Elektroia normalean K edo L geruzakoa da (K elektroi-harrapaketa edo L elektroi-harrapaketa, hurrenez hurren). Protoia neutroi bihurtzen denez, neutroi-kopurua ale batean handitzen da, protoi-kopurua ale batean txikitzen da eta masa atomikoak bere hartan irauten du. Horren ondorioz, nuklidoa beste elementu kimiko batean bihurtzen da. Orduan, atomoa egoera kitzikatuan geratzen da, barne-geruzan elektroi bat falta baitzaio. Funtsezko egoerara itzultzeko, atomoak X izpien fotoi bat eta/edo Auger elektroi bat igorriko du

Errakzioaren xehetasunak

 

adibideak:

 
 
 

Adibideak

Elektroi-harrapaketaren bidez desintegratzen diren zenbait erradioisotopo:

Erradioisotopoa Erdibizitza
Be-7 53,28 d
Ar-37 35,0 d
Ca-41 1,03E5 a
Ti-44 52 a
V-49 337 d
Cr-51 27,7 d
Mn-53 3,7E6 a
Co-57 271,8 d
Ni-56 6,10 d
Ga-67 3,260 d
Ge-68 270,8 d
Se-72 8.5 d